145. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

AURITZ

Aurizko herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzaren aldaketaren behin betiko onespena

Aurizko Udalak, 2006ko abuztuaren 17ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Aurizko Udaleko herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzaren aldaketa.

Aldaketa hori onesten zuen erabakia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen 2006ko irailaren 11ko 109 zenbakian, eta, jendaurreko epean alegaziorik aurkeztu ez denez, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz, ordenantza behin betiko onetsi da eta aldatutako artikuluen testua emanen da argitara.

"54. artikulua

1._Egurra banatzerakoan, Aurizko Udala irizpide sozialetan oinarrituko da, ekonomikoki apalenak diren familia unitateei lehentasuna emanez.

2._Aurreko artikuluan aipatzen diren familia unitateen maila ekonomikoa zehazteko, Aurizko Udalak irizpide objektiboei jarraituko die, Ordenantza honen 19. artikuluan aipatutakoari jarraituz.

55. artikulua

1._Egur-lotea jasotzeko eskubidea duten bizilagunei lotea eman ondoren, Udalak, egurra soberan badu eta herriari komeni bazaio, Auritzen etxea eduki edo etxe bat erabili baina Ordenantza honetan aipatzen diren baldintzak betetzen ez dituztenei, egur-loteak eman ahalko dizkie zozketa bidez.

Udalak bandoa kaleratuko du eta interesatu guztiek izena eman beharko dute udaletxean. Ondoren, Udalak zehaztuko duen zenbatekoa ordaindu ondoren, zozketa bidez jasoko dute egur-lotea.

2._Zuahitzak erori direnean, bizilagunek Udalari jakinarazi eta horiek aprobetxatzeko eskaera egin ahalko diote. Horrelakorik gertatuz gero, Udalak behar den ebazpena emanen luke eta, beharrezkoa izanen balitz, Nafarroako Gobernuko Mendi Zerbitzuari markazioa eskatuko lioke, eta horren ondotik zuhaitzak interesatuari adjudikatu tasatutako prezioan."

Auritzen, 2006ko urriaren 23an._Alkatea, Iñaki Cilveti Lecumberri.

Iragarkiaren kodea: L0618119