145. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

OSASUNBIDEA-NAFARROAKO OSASUN ZERBITZUA. Ediktuak.

Teresa Karina Trelles Fachín andreak gora jotzeko errekurtsoa jarri du Oinarrizko Osasun Laguntzaren Zuzendaritzako Langileria Zerbitzuko buruak 2006ko urriaren 6an emandako idazkiaren kontra. Haren bidez, aldi baterako zuen kontratua bukatu zitzaion, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak 665/2005 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdiaren ondorioz lanpostu hutsa bete zelako. Deialdi hura Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoko OOLTko mediku (Oinarrizko Osasun Laguntza Taldea) izateko 33 lanpostu huts, LZBko mediku (Larrialdietarako Zerbitzu Berezia) izateko 2 lanpostu huts eta Larrialdietako mediku ondoko izateko 8 lanpostu huts merezimenduzko lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko zen. Hori dela eta, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112. eta 59. artikuluetan xedaturikoarekin bat, interesatu guztiei halaxe jakinarazten zaie, iragarki hau argitaratu eta gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak aurkez ditzaten.

Aurkeztutako errekurtsoaren kopiak interesatuen eskura daude Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Araubide Juridikoaren Zerbitzuan, Iruñeko Irunlarrea kaleko 39ko lehen oinean.

Alegazioak Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluko 4. idatz-zatian aurreikusitako moduan aurkeztu beharko dira.

Iruñean, 2006ko azaroaren 17an._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

Iragarkiaren kodea: F0618818