145. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

1663/2006 EBAZPENA, azaroaren 14koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Arantzazu Percaz Arrayago andreak eta beste bik aurkezturiko 190/06 prozedura laburtuari dagokion administrazio espedientea Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Bigarren Epaitegira igortzen duena.

Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegian Arantzazu Percaz Arrayago, Ana Ruiz Cirauqui eta Ana Beloqui Basterra andreek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri dute Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak maiatzaren 5ean eman zuen187/2006 Foru Aginduaren kontra. Foru Agindu hartan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko prebentzioko eta laneko arriskuetako OLT/EDU izateko lanpostu huts bat merezimenduzko lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren kontra jarritako gora jotzeko errekurtsoa ezetsi zen.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. artikuluarekin bat, epaitegiak eskatu du administrazio espedientea igor diezaiotela eta epailearen deiak Legearen 49. artikuluan ezarritako moduan egin daitezela.

Uztailaren 28ko 276/2003 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz.

EBATZI DUT:

1. Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak maiatzaren 5ean eman zuen187/2006 Foru Aginduaren kontra Arantzazu Percaz Arrayago, Ana Ruiz Cirauqui eta Ana Beloqui Basterra andreek jarri duten administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren gaineko espedientea Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegiari igortzea. Foru Agindu hartan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko prebentzioko eta laneko arriskuetako OLT/EDU izateko lanpostu huts bat merezimenduzko lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren kontra jarritako gora jotzeko errekurtsoa ezetsi zen.

2. Ebazpen hau interesatuei jakinaraztea, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuz, eta inpugnatutako ebazpenaren ondorioz eskubideren bat bereganatu dutenei/dezaketenei eta ebazpena bere hartan mantentzeko interes zuzena duten guztiei dei egitea epaitegi horretan ager daitezen, aipatu autoetako demandatu gisa. Horretarako bederatzi egun izanen dituzte, jakinarazi ondotik.

3. Ebazpen hau igortzea interesatuei, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Araubide Juridikoaren Zerbitzuari eta Osasun Departamentuko idazkari teknikoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2006ko azaroaren 14an._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

Iragarkiaren kodea: F0618820