145. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

80/2006 FORU DEKRETUA, azaroaren 13koa, Iratxetako Eraikin Zibila izeneko ondasun higiezinaren babes eremua behin betikoz mugatzea onesten duena.

Abenduaren 1eko 3067/1966 Dekretuaren bidez, Iratxetako Eraikin Zibila monumentu historiko eta artistikotzat jo zen.

Kultur intereseko ondasun horri Ondare Historikoari buruzko ekainaren 25eko 16/1985 Legean ezarritako babesa hobeki emateko, beharrezkoa da monumentu horren babes eremua zehazki ezarri eta mugatzea.

Espedienteak, Espainiako Ondare Historikoari buruzko ekainaren 25eko 16/1985 Legearen arabera eta abenduaren 30eko 572/1991 Foru Dekretuaren bidez aldatu zen Kultur Intereseko Ondasunen deklarazioa arautzen duen urriaren 3ko 217/1986 Dekretuaren arabera, eduki behar du behin-behineko ezartze eta mugatzea, jendaurrean egoteko epea eta behin betiko onespena, foru dekretuaren bidezkoa.

Kultura zuzendari nagusiak otsailaren 20an emandako 43/2006 Ebazpenaren bidez, zeina 2006ko martxoaren 20an 34. zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu baitzen, babes eremua behin-behinekoz mugatu zen. Ebazpen hartan ezarri zen 30 egunez jendaurrean izanen zela eta epe horretan ez zen inolako alegaziorik aurkeztu.

Nafarroako Kultur Ondareari buruzko azaroaren 22ko 14/2005 Foru Legeko lehen xedapen iragankorraren arabera "foru lege honek indarra hartzean hasita zeuden prozedurak hasiera eman zitzaienean indarrean zeuden xedapenen arabera tramitatu eta ebatziko dira".

Horrenbestez, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2006ko azaroaren hamahiruan egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. Iratxetako Eraikin Zibila izeneko ondasun higiezinaren babes eremua mugatzea, interes kulturaleko ondasunaren deklarazioa osatzeko.

2. Babes eremua Leozko udalerrian lurzatien katastro planoaren 1. poligonoko 23., 24., 25., 26., 27., 28., 31. eta 42. lurzatiei dagokie. Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Lurralde Aberastasunaren Zerbitzuan daude 1:1.000 eskalako 173/2-8 leiho grafikoan.

3. Foru dekretu honek administrazio ondorioak ditu onesten den unetik aurrera.

4. Foru dekretu honek administrazio bidea agortzen du, eta horren kontra errekurtso hauetariko bat paratzen ahal da:

_Berraztertzeko errekurtsoa, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

_Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien Salari zuzendua, hau argitaratu eta, biharamunetik hasita, bi hilabeteko epean.

Iruñean, 2006ko azaroaren 13an._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilaria, Juan Ramón Corpas Mauleón.

Iragarkiaren kodea: F0618202