145. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.5. Estatutuak eta lan hitzarmen kolektiboak

806/2006 EBAZPENA, urriaren 23koa, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuko Lan zuzendari nagusiak emana, Orikaingo "Polyone España, S.L." enpresaren lan hitzarmen kolektiboa erregistratu, gorde eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea erabakitzen duena (espediente zenbakia: 91/2006).

Ikusirik Orikaingo "Polyone España, S.L" enpresaren lan hitzarmen kolektiboaren testua, negoziazio batzordeak sinatua (espediente zenbakia: 91/2006).

Gertakariak:

1. Departamentu honetan 2006ko urriaren 11n sartu da aipatu enpresaren lan hitzarmen kolektiboaren testua, 17 artikuluz eta 2 eranskinez osatua (2006rako lansarien taula eta lan egutegia barne), enpresaren ordezkariek eta langileen delegatuek (CC OO) 2006ko urriaren 9an izenpetu eta onetsia.

2. Espediente honen izapideak egitean, aplikatu beharreko lege eta erregelamenduen manuak bete dira.

Zuzenbideko oinarriak:

1. Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuak bere esku du lan hitzarmen kolektiboak erregistratu, gorde eta argitaratzea, martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluan ezarrita dagoen bezala eta Lan zerbitzuak Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera eskualdatzen dituen apirilaren 11ko 937/1986 Errege Dekretuarekin bat, baita irailaren 23ko 334/1996 Foru Dekretuarekin ere, departamentu honi Estatutik transferitutako lan zerbitzuak esleitzen dizkionarekin, alegia.

2. Maiatzaren 22ko 1040/1981 Errege Dekretuaren bigarren artikuluak agintzen du Langileen Estatutuaren III. Tituluan ezarritakoaren arabera egindako hitzarmenak hitzarmen kolektiboen erregistroan inskribatu behar direla.

3. Hitzarmen kolektiboak gordetzea, erregistratu ondoren, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentu honen eskumena da, lehenago aipatutako manuen ondorioz.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluaren bidez eman dizkidaten eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Orikaingo "Polyone España, S.L." enpresaren lan hitzarmen kolektiboa (kodea: 3107352) erregistratzea, Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboak Erregistratu eta Gordetzeko Bulegoan horretarako bereziki prestaturik dagoen liburuan, eta bertako administrazio unitatean testua eta dokumentazioa gordetzea.

2. Ebazpen hau Hitzarmenen Erregistrora igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen honen berri ematea negoziazio batzordeari eta adieraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea agortzen eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2006ko urriaren 23an._Lan zuzendari nagusia, José María Roig Aldasoro.

POLYONE ESPAÑA, S.L. ENPRESAK ORIKAINEN DUEN LANTOKIKO HITZARMEN KOLEKTIBOA

Enpresako zuzendaritzak eta langileen ordezkariek, dokumentu hau sinatu dutenek, enpresaren lan hitzarmen kolektiboa itundu dute egindako bilkuran. Hona hemen hitzarmenaren testua eta edukia:

1. artikulua. Aplikazio eremua: Hitzarmen kolektibo honek "Polyone España, S.L." enpresak Orikainen duen lantokian izanen du eragina.

2. artikulua. Langileak: Hitzarmen hau "Polyone España, S.L." enpresak Orikainen duen lantokian lan egiten duten langile guztiei aplikatuko zaie. Enpresako bulegoetako langileei (enplegatuei) eta Txandako buruaren kategoriakoak edo goragoko maila batekoak diren langileei ez zaizkie aplikatuko enpresak berak hautatzekoak diren lanpostuetako lansariei, lanaldiari eta lanpostuen betetzeari buruzko artikuluak.

3. artikulua. Iraunaldia: Hitzarmen honek lau urteko iraupena izanen du; 2006ko urtarrilaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak eta, beraz, 2009ko abenduaren 31n bukatuko da, baina luzatutzat joko da alderdietako batek haren amaiera idatziz iragartzen ez badu, bukatu baino hogeita hamar egun lehenago gutxienez, eta, betiere, enpresaren beste hitzarmen kolektibo bat onetsi arte.

Hitzarmenaren atzerako eraginetik kanpo dago 10. artikuluan araututakoa (Aseguru kolektiboa), manu horretan ezarritako ondorioak izanen baititu.

4. artikulua. Ordainsariak:

"Polyone España, S.L " enpresak Orikainen duen lantokiko hitzarmen kolektiboaren lau urteetako bakoitzeko ordainsariak hauek izanen dira:

a) 2006. urterako.

2006. urterako, hitzarmenak indarra izanen duen lehen urterako, Espainiako Gobernuak 2006rako aurreikusi duen KPIren pareko soldata igoera izatea eta horri %0,55 gehitzea erabaki da. Espainiako 2006ko KPI errealak Gobernuak hasiera batean aurreikusitako igoera baino handiagoa izaten badu, berrikusi eginen dira lansariak, 2006an Espainiako KPI errealaren pareko igoera izan dezaten, gehi %0,55. 2007ko lehen hiruhilekoan ordainduko lirateke ordainsarietako alde horiek.

I. eranskinean 2006. urteko lansarien taulak ikusten ahal dira. Taulak bertaratu guztiek sinatu dute adostasuna adierazteko. Horrek ez du alde batera uzten lansari berrikuspena egin ahal izatea, aurreko lerroaldean ezarritako moduan.

_Lansarien tauletan gaueko lanari dagokion ordainsaria ageri da, urtean ordaintzen ahal diren 455 egunetan ordainduko dena, tauletan ageri den zenbatekoaren arabera.

_"Koloreen prima" deitzen denaren zenbatekoa lansarien tauletan ageri da, eta benetan lan egindako egun bakoitzeko ordainduko da. Biltegiko langileek Produkzioan lan egiteko prest egotearen ordainetan jasoko dute koloreen prima hori, bai eta plantan benetan egiten duten lanaren ordainetan ere, nahiz eta lantoki barrenean produkzioan aritu ohi diren langileek baino zenbatekoa txikiagoa jasoko duten.

_Lansarien lehengo "Laneratze" eta "Pizgarri" osagarrien bateratzea "Hitzarmen plusa" izenekoan mantenduko da.

b) 2007. urterako.

2007. urterako, hitzarmenak indarra izanen duen bigarren urterako, Espainiako Gobernuak 2007rako aurreikusten duen KPIren pareko soldata igoera izatea eta horri %0,65 gehitzea erabaki da. Espainiako 2007ko KPI errealak Gobernuak hasiera batean aurreikusitako igoera baino handiagoa izaten badu, berrikusi eginen dira lansariak, 2007an Espainiako KPI errealaren pareko igoera izan dezaten, gehi %0,65. 2008ko lehen hiruhilekoan ordainduko lirateke ordainsarietako alde horiek.

c) 2008. urterako.

2008. urterako, hitzarmenak indarra izanen duen hirugarren urterako, Espainiako Gobernuak 2008rako aurreikusten duen KPIren pareko soldata igoera izatea eta horri %0,70 gehitzea erabaki da. Espainiako 2008ko KPI errealak Gobernuak hasiera batean aurreikusitako igoera baino handiagoa izaten badu, berrikusi eginen dira lansariak, 2008an Espainiako KPI errealaren pareko igoera izan dezaten, gehi %0,70. 2009ko lehen hiruhilekoan ordainduko lirateke ordainsarietako alde horiek.

d) 2009. urterako.

2009. urterako, hitzarmenak indarra izanen duen laugarren urterako, Espainiako Gobernuak 2009rako aurreikusten duen KPIren pareko soldata igoera izatea eta horri %0,75 gehitzea erabaki da. Espainiako 2009ko KPI errealak Gobernuak hasiera batean aurreikusitako igoera baino handiagoa izaten badu, berrikusi eginen dira lansariak, 2009an Espainiako KPI errealaren pareko igoera izan dezaten, gehi %0,75. 2010eko lehen hiruhilekoan ordainduko lirateke ordainsarietako alde horiek.

Antzinatasunaren osagarria.

Antzinatasunaren osagarria aldian aldiko igoera bat izanen da eta enpresaren zerbitzura emandako denborarengatik jasoko da; bi hirurteko eta bost bosturteko izanen dira gehienez.

Hirurteko bakoitzeko zenbatekoa oinarrizko soldataren %5 izanen da eta bosturteko bakoitzeko oinarrizko soldataren %10, eskala honen arabera:

_Hirurteko bat: oinarrizko soldataren %5.

_Bi hirurteko: oinarrizko soldataren %10.

_Bi hirurteko gehi bosturteko bat: oinarrizko soldataren %20.

_Bi hirurteko gehi bi bosturteko: oinarrizko soldataren %30.

_Bi hirurteko gehi hiru bosturteko: oinarrizko soldataren %40.

_Bi hirurteko gehi lau bosturteko: oinarrizko soldataren %50.

_Bi hirurteko gehi bost bosturteko: oinarrizko soldataren %60.

5. artikulua. Aparteko pagak: Soldata osoaren %100aren pareko hiru aparteko paga ordainduko dira, lansarien tauletan azaltzen den moduan, aurreko artikuluan ageri diren gaueko orduaren prezioa barne, eta "koloreen prima" kontzeptua kanpoan utzita.

6. artikulua. Urteko lanaldia, laneko egutegia eta oporrak.

Lanaldia.

Hitzarmenaren indarraldiko lau urteetarako (2006-2009, biak barne), urtean 1.768 orduko lanaldi egiazko eta eraginkorra finkatu da langile bakoitzeko.

Lanaldiaren banaketan, hitzarmenaren indarraldiko urte bakoitzean, norberaren aukerako egun bat hartuko du langileak, berak eskatzen duen egunean, enpresaren produkzio beharrek uzten badute betiere.

Ogitartekoa jateko atsedenaldia (egunean 15 minutu) enpresaren kargura izanen da.

Langileak bere lanpostuan egiten dituen orduak hartzen dira benetako lan ordutzat; laneko denbora konputatzeko, kontuan hartzen da langileak eguneko lanaldiaren hasieran eta bukaeran bere lanpostuan egon behar duela.

Kontuan izanik jarduerarik gabeko egun baten ondoren produkzioari berriz ekiteko beharrezkoa dela instalazioak bi ordu lehenago jartzea martxan, enpresako zuzendaritzak errotazio sistema bat ezarriko du goizeko txanda duten langileen artean (boluntariorik ez bada), lanean goizeko lauretan hasteko. Ordu horretan instalazioak martxan jarriko dituzte eta, gero, ohikoa duten lanaldi osoa beteko dute. Horren ordainetan, bi ordu horiek "lanaldiaren luzapeneko plus" (LLP) gisa ordainduko zaizkie, aparteko orduen prezio berean.

Lan egutegia.

2006ko lan egutegia hitzarmen honen eranskinean ageri da.

Oporrak.

Arau orokorra._Urteko oporrak egun hauetan hartuko dira:

Uztailaren 6tik 14ra, biak barne.

Besteak: abuztuan, errotazioko bi txanda ezarrita, horrela hilabete horretan gutxienez ere txanda batekin lan egin dadin.

Arau orokorreko salbuespenak._"Non-stop" lan erregimena duten makinek eta instalazioek (gaur egun "Beltzekoak" eta "Zurikoak") ez dute produkzio etenik izanen urte osoan, 7. artikuluan aipatzen diren urteko sei egunetan izan ezik.

7. artikulua. "Non-stop" lan erregimena.

"Beltzekoak" eta "Zurikoak" diren instalazio eta makinetan lan erregimena bost txandatakoa edo "Non Stop" izanen da.

"Non-stop" lan erregimenean ari diren langileek 13,43 euro jasoko dituzte egunean kontzeptu horrengatik; lansarien tauletan ageri da zenbateko hori, eta urteko 6.110,65 euroren parekoa da. Diru hori gaueko lanaren plusarekin batuta 8.312,85 euro ateratzen dira urtean.

Jaiegun izanen dira eta, beraz, bost txandatako erregimenean lanik gabekoak, urteko sei egun hauek: urtarrilaren 1a, uztailaren 6 eta 7a, eta abenduaren 24, 25 eta 31.

"Non-stop" lan erregimenean ari diren langileek konpromisoa hartu dute aparteko laurogei ordu egiteko, gehienez, urtean, horrela erregimen bereko beste langile bat ordezteko justifikatutako arrazoi batengatik lanera joaten ez denean, betiere lanera joan gabe 2 aste baino gehiago egiten ez baditu. Aparteko ordu horiek halako ordu gisa ordainduko dira, eta jaieguneko aparteko ordu gisa, berriz, larunbatetan, igandeetan, jaiegun ofizialetan eta San Ferminetako astean lan egin behar denean.

Kontuan izanik 2008. urtea bisurtea dela, 366 egunekoa, "Non Stop" erregimeneko langileek beren aukerako egun bat izanen dute, 2008. urtean soilik, eskatzen duten egunean, betiere plantako produkzio beharrak ikusita nagusiak baimena ematen badu.

8. artikulua. Aparteko orduak. Atsedena edo diruz ordaintzea.

Aparteko orduen ordaina atseden alternatiboz edo diruz ematen ahal da, langileak hautatzen duenaren arabera.

Aparteko orduak egiteari baietza ematen dion unean berean hautatu behar du langileak ordain mota, eta hautu horri erabat lotuta geldituko da.

Langileak atseden alternatiboa hautatzen badu, benetan egindako aparteko ordu bakoitzak 1,5 orduko atsedena izateko eskubidea emanen dio. Ordu horiek langileak eskatutako egunean eginen dira, nagusiak baimena ematen badu, batez ere plantako produkzio beharrak ikusita.

Aparteko orduak egiteagatik diru bidezko ordaina hautatuz gero, zenbateko hauek izanen dira:

JAIEGUNEKO

Bost 21,79 euro 25,23 euro

Lau 19,86 euro 23,29 euro

Hiru 19,22 euro 22,66 euro

Bi 18,36 euro 21,79 euro

Bat 15,79 euro 19,22 euro

Langileak aparteko orduak egiteko berariazko joan-etorria egin behar badu fabrikara, eranskinean joan-etorrien plusari dagokion zati proportzionala jasotzeko eskubidea ere izanen du. Eta, era berean, koloreen prima jasotzeko eskubidea izanen du (zenbatekoa eranskinean ageri da), aparteko lanegunean egindako denbora proportzionala zein den ikusita eta aparteko lana produkzioan ala biltegian egin den kontuan hartuta.

9. artikulua. Lanerako aldi baterako ezintasunaren osagarria.

Aldi baterako ezintasun prozesuetan, arrazoia edozein dela ere (eritasun arrunta edo lanbidekoa eta laneko istripua edo lanetik kanpokoa), enpresak soldata erregulatzailearen %100 ordainduko du aldi bateko ezintasunaren lehen egunetik hasita, medikuaren alta jaso edo aldi bateko ezintasuna bukatu arte, dagokion prima barne, baldin eta ordainsariari dagokion urtearen aurrekoaren seihileko berean izandako absentismo portzentajeak (eritasun arruntaren edo lanbidekoaren eta laneko istripuaren edo lanetik kanpokoaren ondoriozko aldi baterko ezintasun prozesuetan) plantilla osoaren %6a gainditzen ez badu.

Ondorio horietarako, aldi bateko ezintasun prozesuak hiru hilabetetik gorakoak direnean ez dira absentismo gisa kontatuko.

Enpresan izandako absentismoa alde batera utzita, %100 ordainduko da bajaren lehen egunetik hasita, baja laneko istripuen eta lanbideko eritasunen ondoriozkoa denean.

Akordio honek atzerako eragina izanen du, 2006ko urtarrilaren 1etik aurrera; horregatik, berrikusi eginen dira egun horretatik aurrera izan diren aldi bateko ezintasun prozesuak, aurreko hitzarmeneko arauen eragina izan dutenak.

10. artikulua. Joan-etorrien plusa.

2006. urterako, joan-etorrien plusak zenbateko hauek izanen ditu:

_Lanaldi jarraituan: 76,69 euro, urtean lanean egindako hamaika hilabeteetako bakoitzeko.

_Lanaldi zatituan: 153,38 euro, lanean egindako hamaika hilabeteetako bakoitzeko.

Joan-etorrien plusa soldataz kanpokoa denez, urteko hamabi hilabeteetako hamaikatan sortuko da.

11. artikulua. Lanbide kategoriak:

Orain arte indarra izan duten lanbide kategoriak desagertu egin dira eta ondoko lanbide taldeetan sartu:

LANBIDE KATEGORIA LANBIDE TALDEA, 2006RAKO

1999an ETA HURRENGOETARAKO

Txandako burua Bost

Lehen mailako profesionala Lau

Bigarren mailako profesionala Hiru

Laguntzaile espezialista Bi

Peoia Bat

Kualifikaziorik gabeko langile guztiak "Bat" lanbide taldean (lehengo peoi kategorian) sartuko dira enpresan, eta lehenbiziko sei hilabeteak pasatu eta gero zuzenean sartuko dira "Bi" taldean, ondorio juridiko eta ekonomiko guztiekin, bai ordainsariei dagokienez bai talde horretako lanbide zerbitzuak emateari dagokionez.

Txandako buruek "Bost" taldeari atxikita segituko dute, hitzarmen honen 2. artikuluan adierazitakoa galarazi gabe.

"Bost" lanbide taldeko langileak (lehen txandako buruen lanbide kategoria) erantzukizun osoa izanen du makineriaren eta produkzioaren gainean eta, beraz, bere txandan lana antolatu eta banatzeaz arduratuko da.

"Lau" taldera igotzeko ezinbestekoa izanen da langileak horretarako gaitasuna izatea eta zenbait ekipo erabateko autonomia eta erantzukizunez erabiltzeko balioaniztasuna izatea, hain zuzen ere "APV-2125, APV-4094, APV-4116, Buss eta zakuratze automatikoa" taldeko bi ekipo, eta "Maris TM58-Pigmentuak eta A6/A7/A8 grantzeadorak" taldeko ekipo bat.

Hala, aurreko lerroaldean aipatutako balioaniztasuna dagoeneko erakutsi duten eta autonomiaz eta erabateko erantzukizunez aritzeko gaitasuna dutela egiaztatu duten langileak "Lau" taldean sartuko dira, hitzarmena sinatzen den egunetik hasita.

"Lau" taldera igotzeko ezinbestekoa da lanpostu hutsen bat izatea, enpresan bost urteko antzinatasun etengabea izatea eta goian aipatutako baldintzak egiaztatzea. Baldintza horiek guztiak betez gero, langileak berariazko prestakuntza jasoko du 20 egunez gehienez. Prestakuntza aldiaren ondorengo 40 eguneko epean, langile eskatzaileak lana autonomiaz eta behar bezala egiten duela erakutsi beharko du, eta bere nagusiek adostasun txostena eman beharko dute, 4. taldean eskubide osoz sartu ahal izateko.

Gehienez ere langile bat egonen da prestakuntza aldian, enpresak bestelako irizpiderik ezartzen ez badu.

"Hiru" taldean sartzeko eskubidea izanen dute "Bi" taldean etenik gabe 18 hilabete gutxienez egon diren langileak, baldin eta langilezainaren eta produkzioko arduradunaren aldeko txostena bada eta txosten horrek langilearen errendimendu, gaitasun eta balioaniztasunaren ondorioz onesten badu talde horretara igotzea.

12. artikulua. Aseguru kolektiboa.

Enpresak aseguru kolektiboko poliza bat kontratatuko du bere kargura, enpresako langile guztien alde. Hamabi mila eta hogei euroko (12.020) kapital aseguratua estaliko du eritasunaren ondoriozko heriotza izaten denerako, edo edozein lan motatan erabateko baliaezintasun iraunkorra izaten denerako, eta hogeita lau mila eta berrogei euro (24.040) istripuaren ondoriozko heriotzarako.

Hitzarmen hau sinatu eta hogeita hamar eguneko epean sinatu beharko da aseguru poliza, eta sinatzen den egunetik aurrera izanen du indarra.

13. artikulua. Erretiro berezia 64 urte betetzean.

64 urterekin erretiro berezia izan nahi duten langileek, 1.194/1985 Errege Dekretuak ezartzen dituen baldintzetan, eskubidea izanen dute enpresak aipatu den arauan aurreikusitako kontratua sinatzeko, horrela 64 urterekin erretiro berezia lortzeko oinarri arautzailearen %100arekin.

Langileak idatziz egin beharko du horretarako eskaera, lortu nahi dituen ondorioen eguna baino hogeita hamar egun lehenago gutxienez.

14. artikulua. Erretiro partziala.

Enpresak banan-banan aztertuko ditu 60 urtetik gorako langileek erretiro partziala lortzeko aurkezten dituzten eskaerak. Enpresaren (industria eta merkataritza) oinarri juridikoen eta interesen arabera erabakiko da kasu bakoitzeari dagokiona.

Ez da Konpainiari kalte egiten ahal dion aplikazio orokorrik erabakiko. Erabakiak banan-banan hartuko dira.

15. artikulua. Lizentzia ordainduak: Lizentzia ordaindu hauek onartuko dira:

A) Langilearen ezkontzagatik 18 egun natural ezkontza egunetik hasita, nahiz eta langileak eskatuz gero ezkontza eguna baino egun bat edo bi lehenago hasten ahalko den lizentzia.

B) Gurasoak, seme-alabak edo ezkontidea hilez gero, langileak hiru egun natural izanen ditu ordainduta, ahal den neurrian aurrez abisatuta. Langileak, arrazoi horrengatik, lantokitik 250 kilometrora baino urrunago dagoen toki batera joan behar badu, egun bat gehiago izanen du joan-etorria egiteko.

C) Aitona-amonak, bilobak edo anai-arrebak hilez gero, langileak bi egun natural izanen ditu ordainduta, ahal den neurrian aurrez abisatuta. Langileak, arrazoi horrengatik, lantokitik 250 kilometrora baino urrunago dagoen toki batera joan behar badu, egun bat gehiago izanen du joan-etorria egiteko.

D) Haur bat jaioz gero, langileak hiru egun natural izanen ditu ordainduta, ahal den neurrian aurrez abisatuta.

Aurreko kasuetan, lizentzia ordaindua izanen da bai ezkonduentzat bai erregistro publikoetan erregistratzen diren izatezko bikoteentzat, edozein eremu geografikotan, edo, erregistro publikorik izan ezean, batera emandako notario-eskritura publiko baten bidez egiaztatzen direnentzat. Enpresaren aurrean dokumentu fede-emaile baten bidez frogatu beharko da ohiko ezkontza izan dela edo izatezko bikotea legez eratu dela.

E) Artikulu honetan aurreikusi ez diren kasuetan, Estatuko hitzarmen kolektiboan ezarritakoa aplikatuko da.

16. artikulua. Laneko jantziak.

Enpresak hondatzen direnean berrituko ditu langileen arropak.

17. artikulua. "Polyone España, S.L." enpresak Orikainen duen lantokiko hitzarmen kolektibo honetan aurreikusita ez dagoen orotan, Estatuko hitzarmen kolektiboan ezarritakoa aplikatuko da eta, subsidiarioki, lan arloko legeria orokorrak ezarritakoa.

Eta adostasunaren eta onarpenaren frogagarri, "Polyone España, S.L." enpresak Orikainen duen lantokiko hitzarmen kolektibo hau sinatu dute, hiru aletan, "ut supra" tokian eta egunean._Polyone España, S.L. aldetik, Eduardo Altable Echarte._Langileen ordezkariak, Gregorio Sarasa Paisán, David Martínez Nieto.

LANSARIEN TAULAK 2006-1-1-ETIK 2006-12-31RA

Produkzio atala

OIN. HITZ. GAUEKO NON GUZTIRA

5 L.T. 23,37 28,49 4,84 56,70 13,43 70,13

4 L.T. 23,37 23,46 4,84 51,67 13,43 65,11

3 L.T. 23,37 21,81 4,84 50,02 13,43 63,46

2 L.T. 23,37 19,55 4,84 47,76 13,43 61,19

1 L.T. 23,37 12,86 4,84 41,07 13,43 54,51

Joan-etorriak: 76,69 euro hilean (lan egindako hilabeteak).

Biltegiaren eta lan berezien atala

4 L.T. 23,37 23,46 4,84 51,67 13,43 65,11

3 L.T. 23,37 21,81 4,84 50,02 13,43 63,46

2 L.T. 23,37 19,55 4,84 47,76 13,43 61,19

1 L.T. 23,37 12,86 4,84 41,07 13,43 54,51

Joan-etorriak: 76,69 euro hilean (lan egindako hilabeteak).

153,38 euro hilean (lan egindako hilabeteak).

Koloragarriak erabiltzeagatiko primak, lanaldiko

Bambury eta barne nahasgailua: 7,30 euro lan egindako egun bakoitzeko.

Tindaketa: 5,49 euro lan egindako egun bakoitzeko.

2006KO LAN EGUTEGIA POLYONE ESPAÑA, S.L. - ORIKAINGO LANTOKIA

_Oporrak:

1. txanda: 07/31tik 08/20ra.

2. txanda: 08/14tik 09/03ra.

_Egun libre bat.

_Abenduaren 4a laneguna izanen da.

f Oporrak eta atseden egunak ordu gehiagoko lanaldiagatik.

Iragarkiaren kodea: F0617309