145. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.3. Nahitaezko Desjabetzapenak

ERABAKIA, 2006ko azaroaren 20koa, Nafarroako Gobernuak hartua, ondoko proiektuetako lanek ukituriko ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adierazten duena: "N-121-A errepidea, tartea: 65 k.p.-Etxalar", "N-121-A errepidea, tartea: Etxalar-Bera", "N-121-A errepidea, tartea: Bera-Endarlatsa" eta "NA-121-A errepidean, Endarlatsan, Bidasoa ibaiaren gainean zubi bat egitea".

Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak, maiatzaren 10eko 320/2005 Foru Aginduaren bidez, "N-121-A errepidea, tartea: 65 k.p.-Bera" egiteko proiektua jendaurrean egoteko epea bukatutzat eman eta proiektu hori behin betiko onetsi zuen, ondoko bi proiektuetan banaturik: "N-121-A errepidea, tartea: 65 k.p.-Etxalar" egiteko proiektua eta "N-121-A errepidea, tartea: Etxalar-Bera" egiteko proiektua.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak ekainaren 14an emandako 91/2006 Foru Aginduaren bidez, "N-121-A errepidea, tartea: Bera-Endarlatsa" izeneko proiektua teknikoki onetsi eta jendaurrean paratu zen.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak urriaren 5ean emandako 156/2006 Foru Aginduaren bidez, "NA-121-A errepidean, Endarlatsan, Bidasoa ibaiaren gainean zubi bat egitea" izeneko proiektua teknikoki onetsi eta jendaurrean paratu zen.

Ikusirik, hobetu nahi diren errepideek zirkulazio handia jasaten dutela eta eta bide-tarte horiek lehenbailehen aldatu behar direla, istripuak saihestu eta zirkulazioa hobetuko bada, komenigarria da lanak ahalik eta lasterren egitea; beraz, behar diren lurrak eskuratzeko tramiteak arindu ahal izateko, beharrezkoa da ondasun eta eskubide ukituen okupazioa presakotzat jotzea, hori guztia Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 57.b) artikuluak eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluak emandako ahalmenak erabiliz, Nafarroako Gobernuak, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. Ondoko proiektuetako lanek ukituriko ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adieraztea: "N-121-A errepidea, tartea: 65 k.p.-Etxalar", "N-121-A errepidea, tartea: Etxalar-Bera", "N-121-A errepidea, tartea: Bera-Endarlatsa" eta "NA-121-A errepidean, Endarlatsan, Bidasoa ibaiaren gainean zubi bat egitea".

2. Ukituriko ondasun eta eskubideak erosteko, gutxi gorabeherako zenbateko hauek ezartzea:

"N-121-A errepidea, tartea: 65 k.p.-Etxalar" eta "N-121-A errepidea, tartea: Etxalar-Bera" proiektuak: 510.000,00 euro osotara, 2007ko aurrekontuko "Azpiegituretarako lurren desjabetzea" izeneko kontusailetik ordainduko direnak.

"N-121-A errepidea, tartea: Bera-Endarlatsa" proiektua: 170.000 euro, 2007ko aurrekontuko "Azpiegituretarako lurren desjabetzea" izeneko kontusailetik ordainduko direnak.

"NA-121-A errepidean, Endarlatsan, Bidasoa ibaiaren gainean zubi bat egitea" proiektua: 260.000 euro, 2007ko aurrekontuko "Azpiegituretarako lurren desjabetzea" izeneko kontusailetik ordainduko direnak.

3. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea. Argitaratzen den egunetik beretik izanen ditu ondorioak.

4. Erabaki hau jakinaraztea Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Proiektu, Trenbide eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuko Desjabetzapen Atalari, Idazkaritza Tekniko Nagusiko Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari, Ogasun Departamentuak departamentu horretan duen Kontu-Hartzailetza Delegatuari eta Ekonomia Zerbitzuari.

Iruñean, 2006ko azaroaren 20an._Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0618634