145. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.2. Kontratazio administratiboa

1167/2006 EBAZPENA, azaroaren 14koa, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana, ikastetxe publikoetako eskola jantokietako zerbitzuaren kontratazioa 2006-2007 ikasturtera luzatzen duena.

Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuak txosten bat aurkeztu du eta bertan proposatu zerbitzu horien esleipena hartu zuten enpresei eskola jantokiko kontratuak luzatzea.

Nafarroako ikastetxe publiko ez-unibertsitarioetako jantokiak arautzen dituen uztailaren 24ko 246/1991 Foru Dekretuan xedatutakoa garatzeko Hezkuntza eta Kultura kontseilariak maiatzaren 11n eman zuen 186/1993 Foru Aginduan xedatutakoa aplikatuta.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 43/2005 Foru Dekretuaren bigarren xedapen gehigarriko bigarren puntuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Jantoki zerbitzuak emateko 382/2001, 380/2002, 381/2002, 382/2002, 383/2002, 502/2002, 508/2002, 448/2003, 449/2003 eta 450/2006 Foru Aginduen bidez enpresekin sinaturiko kontratuak 2005-2007 ikasturterako luzatzea. Foru agindu honen eranskinean ageri dira enpresak, zerbitzuak eta diru kopuruak.

2. Jantokian bazkaltzera zenbat ikasle gelditzen diren jakindakoan, ebazpen honetan prezioa kalkulatzeko kontuan hartu den kopuruarekin alde nabarmenik baldin badago, diru aldetik behar den egokitzapena egitea, eta aldaketa horren ondotik kontuan hartzea bazkaltiarren benetako kopurua, falta diren zerbitzuetarako.

3. Baimena ematea luzapen bakoitzerako aipatzen diren gastuetarako, 2006ko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko 18/2005 Foru Legearen 30.1 artikuluan, ondorengo aurrekontuen kargurako gastu konpromisoei dagokienez, ezarritakoari jarraikiz. 2005eko irailetik abendura bitarteko denborari gehienez ere 806.145,36 euroko kostua dagokio guztira, Departamentuko gastuen aurrekontuko 410004-41150-2210- 324100 kontusailaren kargura; 2007ko urtarriletik ekainera bitarteko denborarako gutxi gorabeherako kopurua 1.541.344,24 eurokoa izanen da guztira, urte horretako aurrekontuan gaitzen den kontusailaren kargura.

4. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara daitezela agintzea.

5. Ebazpena eta eranskina igortzea enpresa interesatuei, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuari, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari, Ikasketetarako Laguntzen Atalari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta Zerbitzu Osagarrien Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2006ko azaroaren 14an._Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia, Fermín Villanueva Ferreras.

Iragarkiaren kodea: F0618444