145. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.1. Lurraldearen antolamendua eta hirigintza

422/2006 FORU AGINDUA, azaroaren 10ekoa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Berriobeitiko Udal Plana Añezkarko 7. poligonoko 115. lurzatian aldatzeko espedientea, bertako Udalak sustatua, behin betikoz onesten duena.

Berriobeitiko Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, behin betikoz onets dadin.

Ikusirik aurkezturiko agiriak eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren txostena, bidezko da behin betikoz onestea.

Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen otsailaren 24ko 42/2005 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Berriobeitiko Udal Plana Añezkarko 7. poligonoko 115. lurzatian aldatzeko espedientea, bertako Udalak sustatua, behin betikoz onestea. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ahal izateko, aldaketa haren testu bategina, behar bezala diligentziatua, aurkeztu beharko da, departamentu honetatik eskatzen diren kontu teknikoak zuzentzen dituena, gehienez ere hiru hilabeteko epean.

2. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea agortzen eta interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, legezkotasunaren kontrola onesteko egintza honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean. Eta onetsitako hirigintza araudiaren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Epe horiek foru agindu honen jakinarazpena egin edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen.

3. Foru agindu hau Berriobeitiko Udalari eta Añezkarko Kontzejuari jakinaraztea, behar diren ondorioak sor ditzan.

Iruñean, 2006ko azaroaren 10ean._Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, José Andrés Burguete Torres.

Iragarkiaren kodea: F0618151