145. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

79/2006 FORU DEKRETUA, azaroaren 13koa, "Orbaibarko Mendiak" Zainketa Bereziko Eremutzat jo eta haren Kudeaketa Plana onesten duena.

ZIOEN AZALPENA

Nafarroako Gobernuak, 2006ko maiatzaren 15eko Erabakiaren bidez, Orbaibarko Mendiak Europar Batasunaren Intereseko Leku izatea proposatu zuen.

Azaroaren 22ko 360/2004 Foru Dekretuaren bidez Orbaibarko Mendiak izeneko tokia Paisaia Babestutzat jo eta haren Erabilpen eta Kudeaketa Plana onetsi zen. Foru dekretu hori 2004ko 152. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, abenduaren 20an.

Foru dekretu horretako xedapen gehigarri bakarrean, esku ematen zaio Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariari Kudeaketa eta Erabilpen Plan hau eta Paisaia Babestu hau Zainketa Bereziko Eremutzat jotzeko proposamena Europar Batzordeari igortzeko behar diren izapideak egiteko, Europar Batzordeak Orbaibarko Mendiak Europar Batasunaren Intereseko Lekutzat jotzen duenean, maiatzaren 21eko 3/92/EEE Zuzentarauaren 8. artikuluan ezarritakoa betetzeko.

Europar Batasunak, 2006ko uztailaren 19ko Erabakiaren bidez, Mediterraneo aldeko eskualde biogeografikoako Europar Batasunaren Intereseko Lekuen zerrenda onetsi zuen. Horien artean Orbaibarko Mendiak daude.

Orbaibarko Mendietako Kudeaketa Plana azaroaren 22ko 360/2004 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen bera da, Europar Batasunaren Intereseko Lekuaren eremuari dagokionez, Europar Batasuneko arautegiaren eskakizunekin bat prestatu baitzen eta beraz haren ekintza, neurri eta jarraibideak bat datoz 92/43/EEE Zuzentarauan biltzen diren habitat eta taxonen betebehar ekologikoekin, Europar Batasunaren Intereseko Lekuan badaude eta.

Hori horrela, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2006ko azaroaren 13ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Xedea.

Foru dekretu honek helburu hauek ditu:

1. Europar Batasunaren intereseko ES22000329 lekua, Orbaibarko Mendiak izenekoa, Zainketa Bereziko Eremutzat jotzea.

2. Zainketa Bereziko Eremuko Kudeaketa Plana onestea.

2. artikulua. Lurraldea.

Zainketa Bereziko Eremua Europar Batasunaren intereseko ES22000329 lekuko lurraldea da.

3. artikulua. Zainketa Bereziko Eremuko Kudeaketa Plana.

Zainketa Bereziko Eremuko Kudeaketa Eremua Zainketa Bereziko Eremuaren lurralderako azaroaren 22ko 360/2004 Foru Dekretuaren bidez onetsi zena da.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Bakarra._Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariaren gaitasuna.

Esku ematen zaio Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariari foru dekretu hau eta, hala denean, plana aplikatzeko gutxi gorabehera beharrezkoa izanen den kostu ekonomikoa Europar Batzordeari igortzeko behar diren izapideak egiteko, 92/43/EEE Zuzentarauaren 8. artikuluan ezarritakoa betetzeko.

AZKEN XEDAPENAK

Lehena._Kudaketa Planaren indarraldia.

1. Foru dekretu honen bidez onesten den Kudeaketa Planak 2010eko abenduaren 21 arte izanen du indarra. Epe hori bukatzean, berreikusi eginen da. Dena den, posible izanen da berrikusi edo aldatzea, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren ustez gorabeheraren batean Planean aurreikusi ez eta Zainketa Bereziko Eremutzat jo den lekuaren balioak ukitu ditzakeen aldaketa bat denean.

2. Plana aldatu edo berrikusteko beharrezkoa izanen da Jarraipen Batzordeak txostena ematea. Berrikusi edo aldatzeko prozedura Nafarroako Naturguneei buruzko ekainaren 17ko 9/1996 Foru Legean ezarritakoaren araberakoa izanen da, berariazko arauak dauden kasuetan izan ezik.

Bigarrena._Beste plan batzuekiko harremanak.

Foru dekretu honek onetsitako plana aniztasun biologikoaren zainketari buruz ezar daitezkeen eta Nafarroako Naturguneen Sarean jarduteko ildo nagusiak finkatzen dituzten maila handiagoko beste planen aginduetara egokituko da.

Aitzitik, Kudeaketa Plan honetan bildutako zehaztapenak zuzenean aplikatzeko dira eta horren menean dauden toki entitateen hirigintza planeamenduan txertatuko dira, hori onetsi edo berrikusten denean.Ildo horretan, lurraldearen antolamendurako edo antolamendu fisikorako egun dauden tresnak ez badatoz bat Kudeaketa Plan honekin, plan horren arabera moldatu beharko dira lehen aldaketa edo berrikuspenean.

Hirugarrena._Garapenerako gaitasuna.

Esku ematen zaio Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariari, foru dekretu hau garatu eta betetzeko beharrezkoak diren xedapenak eman ditzan.

Laugarrena._Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2006ko azaroaren 13an._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, José Andrés Burguete Torres.

Iragarkiaren kodea: F0618201