130. ALDIZKARIA - 2006ko urriaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

VILLATUERTA

Datu pertsonalak dituzten fitxategi automatizatuen arauketa

Villatuertako Udaleko alkate udalburuak, 2006ko urriaren 5ean, ebazpen hau eman zuen:

"Datu pertsonalak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 20. artikuluan eta Datu pertsonalak dituzten fitxategien segurtasun neurrien gaineko erregelamendua onetsi zuen ekainaren 11ko 994/1999 Errege Dekretuan ezarritakoa betez.

Ebatzi dut:

Lehenbizikoa._Fitxategi hau sortzea, deskribapen eta ezaugarri hauekin:

1. Helbideen agendak:

Deskripzioa: pertsonen posta helbideen erregistroa, beharrezkoa dena administrazioaren eguneko lanean.

Aurreikusitako xede eta erabilerak: Udalarekin joan-etorriak dituzten pertsonekiko komunikazioa ahalbidetzea.

Ukitutako norbanakoak edo taldeak: Udalarekin joan-etorriak dituzten pertsonak.

Datuak biltzeko prozedura: Interesatua bera edo haren legezko ordezkaria.

Fitxategiaren oinarrizko egitura: Izen-deiturak, posta helbidea, helbide elektronikoa eta telefonoa.

Datuen komunikazio aurreikusiak: Bakarrik ere ez.

Fitxategiaren erantzulea: Villatuertako Udala. Fitxategietan sartu, datuak zuzendu eta ezabatzeko eta horien aurka jotzeko eskubideak Villatuertako Udalari zuzendurik erabiltzen ahalko dira.

Segurtasun neurriak: Oinarrizko maila.

Bigarrena._Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea, eta xedatzea ikuskaritzaren txosteneko neurriak ezar daitezen eta sortutako fitxategiak Datuak Babesteko Agentziaren behar den erregistroan inskriba daitezen."

Villatuertan, 2006ko azaroaren 5ean._Alkate udalburua, Iñaki Suso Espadas.

Iragarkiaren kodea: L0616400