130. ALDIZKARIA - 2006ko urriaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUÑA

Prodinver, S.L.: hitzarmena, Ezkabako U.I.V/SO-1 unitateko 3-A lurzatiko eraikuntzak ukitutako eremua urbanizatzeko. Behin betiko onespena

Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2006ko urriaren 3an, erabaki hau hartu zuen:

JOB 03-OCT-06 (4/UV)

"JOB O5-JU7L-06 (9/UV) erabakia 2006-08-14ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta jendaurreko epea alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, behin betiko onestea erabaki da Ezkabako sektoreko U.I.V/SO-1 unitateko 3A lurzatia urbanizatzeko hitzarmena, Udalaren Hirigintza Gerentziaren eta Prodinver, S.L. enpresaren artekoa, 84.343,59 eurokoa BEZa barne, espedienteari lotutako dokumentuaren arabera."

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

_Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

_Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

_Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2006ko urriaren 10ean._Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0616456