130. ALDIZKARIA - 2006ko urriaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

NOAIN

Hasierako onespena. Noain-Elortzibarko Udal Planeko Iharnozko 10. poligonoko 1. lurzatiaren B eta C azpilurzatietako aldaketa egituratzailea, Biurrun Echarte senideek sustatua

Noain-Elortzibarko Udalak, 2006ko urriaren 4an egin bilkuran, bertaratutakoek aho batez hala iritzita, hasiera batean onestea erabaki zuen Noain-Elortzibarko Udal Planeko aldaketa egituratzailea, Iharnozko 10. poligonoko 1. lurzatiaren B eta C azpilurzatiei dagokiena eta Biurrun Echate senideek sustatua, txosten tekniko eta juridikoko oharrak eginda; hori dela eta, dagokion iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroan editatzen diren egunkarietan argitaratuko da, hogei eguneko epean aztertu eta bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkez daitezen, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruz indarra duen legeriari jarraikiz.

Noainen, 2006ko urriaren 5ean._Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: L0616421