130. ALDIZKARIA - 2006ko urriaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

NOAIN

Hasierako onespena. Noain-Elortzibarko Udal Planeko Zuluetako 6. eremuko U.E. 6.1 exekuzio unitatea .urbanizatzeko proiektua, Zuluetako 6. eremuko U.E. 6.1 exekuzio unitateko Konpentsazio Batzordeak sustatua

Noain-Elortzibarko Udalak, 2006ko urriaren 4an egin bilkuran, bertaratutakoek aho batez hala iritzita, hasiera batean onestea erabaki zuen Noain-Elortzibarko Udal Planeko Zuluetako 6. eremuko U.E. 6.1 exekuzio unitatea urbanizatzeko proiektua, txosten tekniko eta juridikoko oharrak kontuan hartuta. Zuluetako 6. eremuko U.E. 6.1 exekuzio unitateko Konpentsazio Batzordeak sustatu du. Iragarki hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da, hogei eguneko epean aztertu eta bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkez daitezen, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 134. artikulua kontuan izanik.

Noainen, 2006ko urriaren 5ean._Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: L0616420