130. ALDIZKARIA - 2006ko urriaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

NOAIN

Hasierako onespena. Noain-Elortzibarko Udal Planeko Elorzko 3. eremuko U.E. 3.3. exekuzio unitateko P-10 eta P-18 lurzatien zein U.E. 3.1. exekuzio unitateko P-6 eta P-10 lurzatien aldaketa xehekatua, Noain-Elortzibarko Udalak sustatua

Noain-Elortzibarko Udalak, 2006ko urriaren 4an egin bilkuran, bertaratutakoek aho batez hala iritzita, hasiera batean onestea erabaki zuen Noain-Elortzibarko Udal Planeko Elorzko 3. eremuko U.E. 3.3. exekuzio unitateko P-10 eta P-18 lurzatien zein U.E. 3.1 exekuzio unitateko P-6 eta P-10 lurzatien aldaketa xehekatua, Noain-Elortzibarko Udalak sustatua; betiere, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 48. artikuluari eta harekin bat heldu direnei jarraikiz. Iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da, eta hilabetez egonen da Udaleko iragarki oholean, aztertu eta bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkez daitezen, Lurraldearen Antolamenduari buruzko egungo legediarekin bat.

Noainen, 2006ko urriaren 10ean._Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: L0616414