130. ALDIZKARIA - 2006ko urriaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ELGORRIAGA

Behin betikoz onetsirik Estatutuen eta Jarduketa Oinarrien proiektuak

Elgorriagako Udalak, 2006ko irailaren 22an egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Alkatetzaren uztailaren 17ko 7/2006 ebazpenaren bidez hasiera batean onetsi ziren Elgorriagako Arau Subsidiarioetako UU6-UU7-UU8 exekuzio unitateko Konpentsazio Batzordeare Estatutuen eta Jarduketa Oinarrien proiektuak, Alvaro de la Torre Campok sustatu dituenak Valpirna 2005, S.L. merkataritza enpresa ordezkatuz. Espediente hori jendaurrean eduki zen hogei egun baliodunean, ediktuak 2006ko 95. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuta abuztuaren 9an, baita Diario de Navarra (2006ko abuztuaren 10ean) eta Diario de Noticias (2006ko abuztuaren 14an) egunkarietan eta Herriko Etxeko iragarki oholean ere.

Jendaurrean egon bitartean Alvaro de la Torre Campok alegazio bat aurkeztu zuen Valpirna 2005, S.L. merkataritza enpresa ordezkatuz, zenbait akats aritmetiko badirela oharturik UU6-UU7-UU8 unitateetako parametro batzuetan (pribatua m²-lagapena m²-eraikigarritasuna), unitate horien eraikigarritasun osoari eragiten ez badiote ere, 3.053,08 m² baita.

Ikusirik horren gainean egindako txostenak, eta 35/2002 Foru Legearen 160. artikuluan eta hurrengoetan agindutakoari eta Hirigintzako Batzordeak 2006ko irailaren 12an eman irizpenari jarraikiz, Udalbatzak, aho batez, jaun alkatearen alde botoa barne,

ERABAKI DU:

1. Baiestea Alvaro de la Torre Campok Valpirna 2005, S.L. merkataritza enpresa ordezkatuz aurkeztutako alegazioa, eta zuzentzea jarduketa oinarrietako I. eranskinean _"UU6, UU7 eta UU8 unitateen deskripzioa"_ ohartutako akats aritmetikoak. Beraz, behin betiko proiektuetan alegazioak dakartzan zenbatekoak hartuko dira kontuan alderdi guztietan. Horren ondorioz, hasiera batean onetsitako I. eranskina ordezkatuko du datu zuzenduak dituen I. eranskin berriak.

Behin betikoz onestea Elgorriagako Arau Subsidiarioetako UU6-UU7-UU8 exekuzio unitateko Konpentsazio Batzordeare Estatutuen eta Jarduketa Oinarrien proiektuak, Alvaro de la Torre Campok sustatu dituenak Valpirna 2005, S.L. merkataritza enpresa ordezkatuz.

2. Ukitutako jabeei oroitaraztea estatutuak behin-betikoz onetsita bertzerik gabe sartuko direla denak konpentsazio sisteman, eta hemendik aitzina batzordearen eta ari den administrazioaren erabakiei loturik geratuko direla.

3. Jabeei gehienez ere hiru hilabeteko epea ematea Konpentsazio Batzordea eratzeko eskritura publikoaren bitartez.

4. Santos Irurueta Santesteban zinegotzia ari den administrazioaren ordezkari izendatzea batzordean.

5. Erabaki hau ukitutako jabeei banan-banan jakinaraztea.

6. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratzea eta idazkariak espedienteari dagozkion eginbideak egin ditzala.

Erabaki horren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke zuzenean Administrazioarekiko Auzien Epaitegiei edo Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bakoitza bere eskumenen esparruan, uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 eta 10.1 artikuluetan xedatutakoari jarraituz, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasi eta bi hilabeteko epean; edo bertzenaz, aldez aurretik eta nahi bada, berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organo berari zuzendua, eta gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasi eta hilabeteko epean.

Elgorriagan, 2006ko irailaren 27an._Alkatea, José Miguel Galarregui Apezteguía.

Iragarkiaren kodea: L0616355