130. ALDIZKARIA - 2006ko urriaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

AURITZ

Arau subsidiarioen aldaketaren behin betiko onespena

Aurizko Udalak, 2006ko irailaren 26an egin zuen bilkuran, erabaki zuen Aurizko Arau Subsidiarioen aldaketa behin betiko onestea. Aldaketa hori Arau Subsidiarioetako G1 Taldeko eraikinetan jarduteko baldintza partikularrei buruz Ordenantzetako 195. artikuluari dagokio. Hona hemen:

"II KAPITULUA._G1 Taldeko eraikinak egin edo moldatzeko baldintza partikularrak.

195. artículo Konposizio, estetika eta materialei buruzko irizpideak.

8. Puntua. Teilatuak.

3. paragrafotik ondoren aipatzen den testua kenduko da:

"Isurki triangeluarretan ezingo da Velux motako sabai-leihorik ireki, nahiz eta isurkiaren planotik ez irten"

Eta testu hau jarriko da:

"Isurki triangeluarretan Velux motako sabai-leihoak ireki ahalko dira.

Horien gehieneko azalera ezingo da izan teilatuaren azalera osoaren %10 baino handiagoa".

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Auritzen, 2006ko urriaren 10ean._Alkatea, Iñaki Cilveti Lecumberri.

Iragarkiaren kodea: L0616396