130. ALDIZKARIA - 2006ko urriaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

Hasiera batean onetsirik kreditu gehikuntzaren espedientea

Mairagako Mankomunitateko batzar orokorrak, 2006ko urriaren 4an egin bilkuran, ondotik osorik ematen den erabakia hartu zuen:

Ikusirik kreditu gehikuntzaren espedientea gastu arruntetan izandako igoerari aurre egiteko;

Eta 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan eta harekin bat heldu direnetan xedatutakoa aplikatuz;

Honako hau erabaki da:

Lehenbizikoa._Hasiera batean onestea kreditu gehikuntzaren espedienteak, ehun eta hamaika mila ehun eta berrogeita hamar euro (111.150 euro) egiten dutenak, gastu arruntetan izandako igoerari aurre egiteko.

Bigarrena._Espedientea Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta jendaurrean egonen da 15 egun baliodunean, interesatuek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Tafallan, 2006ko urriaren 8an._Mankomunitateko burua, Javier Ibáñez Iborra.

Iragarkiaren kodea: L0616399