II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak
MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA
Hasiera batean onetsirik kreditu bereziaren espedientea
Mairagako Mankomunitateko batzar orokorrak, 2006ko urriaren 4an egin bilkuran, ondotik osorik ematen den erabakia hartu zuen:
Ikusirik kreditu bereziaren espedientea, 2005-2008 aldirako Toki Azpiegituren Planaren barnean alboko karga duen kamioia erosteko.
Kontuan izanik aholkulari ekonomikoak horri buruz prestatu duen txostena, eta 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan eta harekin bat heldu direnetan xedatutakoa aplikatuz;
Honako hau erabaki da:
Lehenbizikoa._Hasiera batean onestea kreditu bereziaren espedientea, 220.000 euro egiten duena, alboko karga duen kamioia erosteko.
Bigarrena._Espedientea Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta jendaurrean egonen da 15 egun baliodunean, interesatuek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.
Tafallan, 2006ko urriaren 9an._Mankomunitateko burua, Javier Ibáñez Iborra.
Iragarkiaren kodea: L0616398