130. ALDIZKARIA - 2006ko urriaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

BERRIOZAR

Batzordeburutzarako eskuordetzea

Alkatetzak, 2006ko urriaren 2an, honako ebazpen hau eman du (urria 05/2006):

"Kontuan harturik zendu dela Sergio Colomer Caubet, Alkatetza honek 2003ko uztailaren 16an eman 22. ebazpenaren bidez Ogasun Batzordeko buru egiazki izateko eskuordetu zuen zinegotzia.

7/1985 Legearen 21.3 artikuluak eta Toki Korporazioen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduren 38.d) eta 125.a) artikuluek ematen dizkidaten ahalmenen indarrez.

Honako honen bidez,

Ebatzi dut:

Lehenbizikoa._Sergio Sayas López zinegotzia eskuordetzea, egiazki izateko Ogasun Batzordeko buru.

Bigarrena._Aipatu zinegotziari ebazpen hau jakinaraztea, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Herriko Etxeko iragarki oholean argitara ematea.

Hirugarrena._Horren berri ematea Udalbatzari egiten duen hurrengo osoko bilkuran, Toki Korporazioen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduren 38.d) artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz.

Laugarrena._Emandako eskuordetzeak ebazpen honen dataren biharamunean hartuko du indarra."

Berriozarren, 2006ko urriaren 2an._Alkate udalburua, Benito Ríos Ochoa.

Iragarkiaren kodea: L0616370