12. ALDIZKARIA - 2006ko urtarrilaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

PITILLAS

Alkatetzaren ebazpena deuseztaturik

Pitillasko Udaleko alkate udalburuak ebazpena eman du 2005eko azaroaren 30ean. Horren bidez deuseztatu egiten da azaroaren 2an emandako beste ebazpen bat, hura zela medio onetsi egiten baitzen "Hermaun, S.L." sozietateak Pitillasko SI sektorean sustatutako xehetasun azterlana, eta dagokion espedientea osoko bilkuraren esku uzten da, xehetasun azterlana behin betikoz onesteko proposamenari buruz erabaki dezan.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Pitillasen, 2005eko abenduaren 1ean._Alkate udalburua, Rafael Esparza Hernández.

Iragarkiaren kodea: L0600711