12. ALDIZKARIA - 2006ko urtarrilaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

LARRAUN

Urbanizazio proiektua behin betiko onetsirik

Larraungo Udalak, 2005eko abenduaren 30ean egindako osoko bilkuran, erabaki zuen behin betikoz onestea Arruizko Kontzejuko 22. poligonoko 87. lurzatiaren urbanizazio proiektua, Kontzejuak berak sustatua.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76 eta 134. artikuluetan xedatutakoari jarraituz.

Larraunen, 2006ko urtarrilaren 9an._Alkatea, Maite Astiz Eguzkiza.

Iragarkiaren kodea: L0600698