12. ALDIZKARIA - 2006ko urtarrilaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

E L O R T Z

Lurzatiaren hasierako desafektazioa

Dorre-Elortzibarko Kontzejuak, 2005eko urriaren 25ean egindako bilkuran, erabaki du hasiera batez desafektatzea jabari publikoko lursail bat, katastroko 107. lurzatiari erantsita dagoena, katastroko 3. lurzatiaren mendebaldean, Kontzejuarena dena. Desafektazioa egiten da metro karratu bat zuzenean saldu ahal izateko Francisco Javier Martínez Cuevas eta Estela Izurdiaga Costa jaun-andreei, tximinia bat egin dezaten beren etxebizitzaren paretari atxikia, eta argi nahiz ikuspegien zortasun bat eratzeko, eta 130x60 zentimetroko bi leiho 120x105 zentimetrora zabaltzeko beheko solairuan, eta beheko solairuan 120x105 zentimetroko bi leiho berri eta lehenbiziko solairuan 60x105 zentimetroko leiho bat irekitzeko, Dorre-Elortzibarko katastroko 3. lurzatiaren alde.

Dorren, 2005eko azaroaren 2an._Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0600644