12. ALDIZKARIA - 2006ko urtarrilaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

VIANA

Urbanizazio proiektua hasiera batean onetsirik

Vianako Udaleko alkate udalburuak ebazpena eman zuen 2006ko urtarrilaren 10ean, hasiera batean onesteko Udal Planeko UE-7 exekuzio unitatea urbanizatzeko proiektua, Construcciones Miracueto, S.L.k berak sustatu baitu.

Espediente hori jendaurrean egonen da, 20 egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, azter dadin eta alegazioak aurkez daitezen.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Vianan, 2006ko urtarrilaren 10ean._Alkatea, Gregorio Galilea Arazuri.

Iragarkiaren kodea: L0600630