12. ALDIZKARIA - 2006ko urtarrilaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

86/2006 EBAZPENA, urtarrilaren 16koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko industria ingeniari teknikoen 5 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialditik lanpostu bat kendu eta beste bi eskaintzen dituena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, apirilaren 11ko 899/2005 Ebazpenaren bitartez, deialdia onetsi du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko industria ingeniari teknikoen 5 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko. Deialdia 2005eko uztailaren 1eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 78. zenbakian.

Ekainaren 6ko 1394/2005 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen zuzenean, ez baitzegoen izangai bazterturik.

2005eko urtarrilaren 9an, lehiaketako mahaiak izangaiek lortutako puntuazioak agertzen dituen dokumentazioa aurkeztu du Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusian.

Deialdian eskaini behar ez zen lanpostu huts bat eskaini zen, plantilla organikoan 7004 zenbakia duena alegia, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Europako Aferen eta Plangintzaren Zuzendaritza Nagusiari atxikia.

Bestalde, deialdiko 2.1. arauan adierazi zen deialdian hasieran iragarritako lanpostu kopuruari beste batzuk gehitzen ahal zitzaizkiola, epaimahaiak izangaiek lortutako puntuazioaren araberako zerrenda deialdia egin zuen organoari igortzen dion egunean hutsik dauden lanpostuak, hain zuzen.

Hori kontuan harturik, bidezkoa da aipatu lanpostua deialditik kentzea eta beste bi lanpostu eskaintzea, lanpostu kopuruaren gehikuntza egin baita. Lanpostu huts hauek eskaintzen dira: plantilla organikoan 37405 zenbakia duena, Hezkuntza Departamentuko Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren Zuzendaritza Nagusikoa, Iruñean aritzekoa; eta 7290 zenbakia duena, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Garraio Zuzendaritza Nagusiari atxikia, Iruñean aritzekoa.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko industria ingeniari teknikoen 5 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialditik lanpostu huts bat kentzea, plantilla organikoan 7004 zenbakia duena. Lanpostu hori Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Europako Aferen eta Plangintzaren Zuzendaritza Nagusiari atxikita dago eta Iruñean aritzekoa da.

2. Deialdian ondoko lanpostu huts hauek eskaintzea, lanpostu kopuruaren gehikuntza egin baita: plantilla organikoan 37405 zenbakia duena, Hezkuntza Departamentuko Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren Zuzendaritza Nagusikoa, Iruñean aritzekoa; eta 7290 zenbakia duena, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Garraio Zuzendaritza Nagusiari atxikia, Iruñean aritzekoa.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2006ko urtarrilaren 16an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: F0601000