12. ALDIZKARIA - 2006ko urtarrilaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

Aurrekontuko 4/2005 aldaketa hasiera batean onetsirik

Sakanako Mankomunitateak, 2005eko abenduaren 27an egin Batzar Orokorrean, hasiera batean onetsi zuen 2005eko aurrekontuko 4/2005 aldaketaren espedientea.

Espedientea idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesatuek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Lakuntzan, 2005eko abenduaren 28an._Lehendakaria, Gorka Ovejero Ganboa.

Iragarkiaren kodea: L0600480