12. ALDIZKARIA - 2006ko urtarrilaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ULTZAMA

2004ko ekitaldiko aurrekontu luzatuko 05/2005 zenbakiko aldaketa

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 12/1995 Foru Legeko 212. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoa betetzeko, argitara ematen da behin betikoa bihurtu dela 2004ko aurrekontu orokor eta bakarreko 05/2005 aldaketari Udalak emandako hasierako onespena, 2005eko urriaren 5eko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez etorri zena. Izan ere, 134. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, 2005eko azaroaren 9an, argitaratutako jendaurreko epea inork erreklamaziorik aurkeztu gabe iragan baita.

Larraintzarren, 2005eko abenduaren 27an._Alkatea, Francisco Pérez Arregui.

Iragarkiaren kodea: L0600717