12. ALDIZKARIA - 2006ko urtarrilaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

AKATS ZUZENKETA, uztailaren 27ko 100/2005 Foru Dekretuarena. Foru dekretu haren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa onetsi zen.

Uztailaren 27ko 100/2005 Foru Dekretua 2005eko 101. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, abuztuaren 24an. Bertan akats bat dagoela oharturik, bidezko da zuzentzea.

7. artikuluko 6. atalean, honako hau ageri den tokian: "Lanpostuaren osagarria, dagokion mailaren hasierako soldataren 100eko 10ekoa, titularra bere lanpostuaren eginkizunetan aritzeaz gainera, Garraioen Arbitraje Batzordeko edo Kontsumoko Arbitraje Batzordeko idazkariaren lanetan ere aritu bitartean."

Honela behar du: "Lanpostuaren osagarria, dagokion mailaren hasierako soldataren 100eko 10ekoa, titularra bere lanpostuaren eginkizunetan aritzeaz gainera, Garraioen Arbitraje Batzordeko idazkariaren lanetan ere aritu bitartean."

Iruñean, 2005eko abenduaren 28an._Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0600098