12. ALDIZKARIA - 2006ko urtarrilaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

T X U L A P A I N

2006ko aurrekontua hasiera batez onetsita

Txulapaingo Udalak, 2005eko abenduaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2006ko udal aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsiriko aurrekontua idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesatuek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Aditzera ematen da orok jakin dezan.

Txulapainen, 2006ko urtarrilaren 4an._Alkatea, José Aldaz Gascue.

Iragarkiaren kodea: L0600642