12. ALDIZKARIA - 2006ko urtarrilaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

BARAÑAIN

Aurrekontuko 20/2005 aldaketa behin betikoz onetsirik

Barañaingo Udalak, 2005eko azaroaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2005eko aurrekontu orokorrean aldaketa egiteko 20/2005 espedientea, hain zuzen ere kreditu transferentzia baten onespenari buruzkoa.

2005eko 153. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean iragarkia argitaratu zen, abenduaren 23an, jendaurreko aldia eta alegazio eta erreklamazioetarako epea irekitzeko. Orobat, iragarki horri behar adina publizitate eman zitzaion Udaleko iragarki oholean ediktua paratuta.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluak lege beraren 202.1 artikuluari dagokionez horretarako ezarritako hamabortz eguneko epea iraganik inork alegaziorik edo erreklamazizorik egin gabe, aipatu aldaketa behin betikoz onetsitzat joko da, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari jarraikiz.

Hona hemen behin betiko onetsitako aldaketa:

Kreditu gehikuntza.

_Gastu goititua:

90.452 62200 kontusaila. Zenbatekoa: 15.700 euro.

90.451 62200 kontusaila. Zenbatekoa: 17.000 euro.

90.452 62500 kontusaila. Zenbatekoa: 2.500 euro.

Gastu goititua, osotara: 35.200 euro.

_Gastu beheititua:

87000 kontusaila. Zenbatekoa: 35.200 euro.

Gastu beheititua, osotara: 35.200 euro.

Argitara ematen da agindua betetzeko asmoz, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka bide hauetakoren bat erabil daitekeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Barañaingo Udaleko osoko bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Barañainen, 2006ko urtarrilaren 12an._Alkate udalburua, Iosu Senosiain Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L0600696