12. ALDIZKARIA - 2006ko urtarrilaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

VIANA

Musika ikuskizunen kontratazioa

Vianako Udaleko alkateak, urtarrilaren 10eko 9/2006 ebazpenaren bidez, erabaki zuen musika ikuskizunak kontratatzea, 2006. urteko uztaileko eta iraileko festetarako, lehiaketa publikoa eginez honako oinarri hauei jarraikiz:

Kontratuaren xedea:" Musika ikuskizunak kontratatzea, 2006. urteko uztaileko eta iraileko festetarako".

Adjudikatzeko modua: lehiaketa publikoa.

Lizitazioaren aurrekontua: 89.600 euro, BEZa barne.

Proposamenak aurkezteko tokia eta epea: Vianako Udaleko erregistro orokorrean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasi eta hogeita sei egun naturalean, azken eguneko arratsaldeko ordu biak arte.

Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguko 8. artikuluan adierazten direnak.

Proposamenak postaz igortzen baditu lizitatzaileak, zer egun eta ordutan egin zuen egiaztatu beharko du, eta kontratazio organoari hori bera jakinarazi, faxez edo telegramaz, betiere aurkezteko epea bukatzen den egun eta orduen barnean.

Baldintza horiek bete ezean ez da iragarki honetan aipatzen den epetik kanpo iristen den proposamenik onartuko.

Proposamen ekonomikoak non eta noiz ireki: Vianako Udaletxean, proposamenak aurkezteko epea bukatu ondoko hamargarren egun balioduneko 13:00etan, ekitaldi irekian. Egun hori larunbata bada, hurrengo egun baliodunean irekiko dira.

Klausula administratiboen plegua interesatuen eskura dago, Udaleko idazkaritzan.

Vianan, 2006ko urtarrilaren 12an._Alkate udalburua, Gregorio Galilea Arazuri.

Iragarkiaren kodea: L0600510