12. ALDIZKARIA - 2006ko urtarrilaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

B U R L A T A

Burlatako zenbait karrikatako argien berritzea kontratatzeko lehiaketa irekia. Lizitazioaren iragarkia

Nafarroako Administrazio Publikoen kontratuen arauei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legean xedatutakoa aplikatuz, Burlatako Udalak, 2005eko urriaren 5ean egin bilkuran, erabaki zuen ondoko ezaugarriak dituen lehiaketa publikorako deia egitea:

Kontratuaren xedea: zenbait karrikatako argiak berritzeko obrak kontratatzea, honako leku hauetan: Ezkabazabal plaza, Morea eta Ezkababide kaleak, Bakearen pasealekua, Elizgibelako ingurua, Larrainzar plaza, Bentetako ingurubidea, Bentetako ingurubidearen gibelaldea, Ezpondoa kalea, Eugenio Torres plaza, hilerriko bidea eta San Blas kalea, hori guztia José María Díez Huguet industri ingeniari teknikoak prestaturiko proiektuari jarraikiz, behar den Elkargo Ofizialak 2005eko urriaren 5ean ikus-onetsia baita.

Adjudikatzeko modua: lehiaketa irekia.

Hasierako prezioa: hirurehun eta laurogeita hemezortzi mila, hirurogeita bat euro eta hirurogeita hamabost zentimo (398.061,75 euro), gastu orokorrak, industri mozkina eta BEZa barne.

Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo eta partikularren pleguan zehazten direnak.

Proposamenen aurkezpena: Burlatako Udalaren erregistro orokorrean aurkeztu beharko dira proposamenak edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4. artikuluan ezarritako bideetako edozein erabiliz, betiere hogeita sei egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Proposamenak jendaurrean non eta noiz ireki: hamargarren egun baliodunean izanen da, proposamenak aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik hasita.

Baldintza administratibo partikularren plegua lizitatzaileen eskura dago, azter dezaten, Burlatako Udaleko Hirigintza Departamentuan (San Juan plaza, 1, 2.a).

Burlatan, 2006ko urtarrilaren 9an._Alkatea, José Muñoz Arias.

Iragarkiaren kodea: L0600649