12. ALDIZKARIA - 2006ko urtarrilaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.4. Ebazpenak

74/2006 EBAZPENA, urtarrilaren 11koa, Industria eta Merkataritza zuzendari nagusiak emana, Navarra Medio Ambiente Industrial, S.A. enpresari kontrolerako erakunde izateko baimena ematen diona.

2005eko azaroaren 22an, Eladio Llorente Ramos jaunak, Navarra Medio Ambiente Industrial, S.A. ordezkatuz (I.F.K. A31586951, helbidea Iruñeko Pio XII.aren etorbidea, 18, 3. bulegoa), kontrolerako erakunde gisa jarduteko baimena eskatu zuen.

Aurkezturiko agiriak azterturik, ikusi da entitateak betetzen dituela abenduaren 28ko 2200/1995 Errege Dekretuaren bidez onetsiriko Industri Kalitate eta Segurtasuneko Azpiegiturari buruzko Erregelamenduko 43. artikuluko 2. eta 3. idatz-zatietan eskatzen diren baldintza eta betebeharrak.

Entitate eskatzaileak prestakuntza egokiko langileak ditu Nafarroako Foru Komunitatean, baita bere jarduketak aurrera eramateko instalazioak eta baliabideak ere, betiere azaroaren 9ko 326/1998 Foru Dekretuko 5 eta 6. artikuluetan ezarririko betebeharrak betez. Foru dekretu horren bidez industri segurtasunaren arloko jarduketak arautu ziren Nafarroako Foru Komunitatean.

Halaber, Navarra Medio Ambiente Industrial, S.A.k 120/EI223 zenbakiko kreditazio ziurtagiria dauka, Kreditazio Entitate Nazionalak emana, ingurumenaren arloan ikuskapen jarduerak egiteko. Ziurtagiri horrek 2005eko irailaren 23an hartu zuen indarra eta haren nondik norakoak 05/09/23ko 1. eranskin tekniko berrikusian ageri dira. Ziurtagiri horrek indarra izaten segitzen du, harik eta kontrako jakinarazpena izan arte.

Abuztuaren 1eko 1774/1985 Errege Dekretuan eta urriaren 9ko 189/1985 Foru Dekretuan xedaturikoaren arabera, industriaren arloko eskumena Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuari dagokio.

EBATZI DUT:

1._Navarra Medio Ambiente Industrial, S.A.ri baimena ematea ingurumenaren arloko ikuskapen jarduketetan kontrolerako erakunde gisa aritzeko, Kreditazio Entitate Nazionalak 2005eko irailaren 23an eman 120/EI2238 kreditazio ziurtagirian eta 05/09/23ko 1. eranskin tekniko berrikusian zehazten diren erregelamendu eta arau teknikoen arabera, erregelamenduzko esparru honetan:

_Hondakin urak.

2._Baimen honek balioko du Kreditazioko Entitate Nazionalak emaniko kreditazioak indarra dueino.

3._Navarra Medio Ambiente Industrial, S.A.k badu baimena Estatuaren lurralde osoan aritzeko, lehen eta bigarren puntuetan, hurrenez hurren, adierazitako esparruan eta indarraldiarekin. Betiere, tokian tokiko autonomia erkidegoko administrazio eskudunari adierazi beharko dio bere jarduera hasteko asmoa, baimena eman ziona ez bada.

4._Baimen hau baliagarri izan dadin, Navarra Medio Ambiente Industrial, S.A.k honako baldintza hauek bete behar ditu:

1. Industria eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiari datu eguneratuak ematea, Industriari buruzko Legeak sortu eta apirilaren 28ko 697/1995 Errege Dekretuaren bidez arauturik dagoen Industri Establezimenduen Erregistroan inskribatzeko.

2. Baimena eskuratzeko baldintzak edo eskakizunak aldatuz gero, haien berri ematea Industria eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiari, eta Kreditazioko Entitate Nazionalaren txostena edo ziurtagiria eranstea.

3. Nafarroako Foru Komunitatean jardutean, azaroaren 9ko 326/1998 Foru Dekretuak eta maiatzaren 12ko 109/2003 Foru Dekretuak ezarritako baldintza osagarriak bete beharko dira. Bigarren dekretu horrek aurrekoa aldatzen du, eta ingurumen arloan Kontrol Erakunde Baimendunek Nafarroan jarduteko bete behar dituzten baldintzak gehitzen ditu.

5._Ebazpen hau Navarra Medio Ambiente Industrial, S.A. enpresari jakinaraztea (Pio XII.aren etorbidea, 8, 3. bulegoa, Iruña) eta ohartaraztea honen kontra, ez baitu bide administratiboa agortzen, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera.

6._Ebazpen hau "Estatuko Aldizkari Ofizialean" eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2006ko urtarrilaren 11n._Industria eta Merkataritza zuzendari nagusia, Enrique Díaz Moreno.

Iragarkiaren kodea: F0600599