12. ALDIZKARIA - 2006ko urtarrilaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

Mankomunitateko burutzaren delegazioa

2005eko abenduaren 23an, Iruñerriko Mankomunitateko buruak 278/2005 ebazpena eman zuen. Hona hemen ebazpen horren testu osoa:

"Mankomunitateko estatutuen 19. artikuluan xedatutakoaren arabera, presidenteordeari dagokio Mankomunitateko burua ordezkatzea bere zeregin guztietan, hura kanpoan denean, edo eritasun edo ezintasun bat duenean bere eginkizunetan aritzeko. Eta horretarako, aldez aurreko delegazio espresua egin behar da. (Toki Korporazioen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikulua).

Delako ordezkapena Mankomunitatearen estatutuen 30. eta 31. artikuluetan biltzen diren baldintzak betez gertatu behar da, bai eta, bi horiekiko aurkakotasunik ezean, Toki Korporazioen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduko 44. artikuluko 1. eta 2. ataletan ezarritakoa ere.

2005eko abenduaren 27tik 2006ko urtarrilaren 2ra bitartean Mankomunitateko burua kanpoan izatea gertatuko baita,

Horren arabera,

Ebatzi dut:

1. Aipatu erregelamenduko 47. artikuluan ezarritakoaren arabera, Mankomunitateburuari dagozkion eskumenak oro Mankomunitateko presidenteorde Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasiari delegatzea.

2. Delegazio honek indarra izanen du 2005eko abenduaren 27tik 2006ko urtarrilaren 2ra arte, bi egun horiek barne.

3. Delegazio hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea."

Iruñean, 2005eko abenduaren 23an._Mankomunitateko burua, Luis Ibero Elía.

Iragarkiaren kodea: L0600635