12. ALDIZKARIA - 2006ko urtarrilaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.4. Ebazpenak

73/2006 EBAZPENA, urtarrilaren 11koa, Industria eta Merkataritza zuzendari nagusiak emana, Mairagako Mankomunitatearen 2006ko ur horniduraren tarifak onesten dituena.

Mairagako Mankomunitateak ur horniduraren 2006ko tarifak igotzea eskatu du, zerbitzu hori jarduera ekonomikoa sustatu eta liberalizatzeko presako neurri fiskalei buruzko (139. "E.A.O.") ekainaren 7ko 7/96 Legegintzako Errege Dekretuaren 2. eranskineko 2. puntuan (autonomien esparruko prezio baimenduak) sailkatuta baitago.

Kontsumitzaile eta erabiltzaileen elkarteei 2006ko urtarrilaren 10ean egindako bilkuran entzunik, Kontsumitzaile eta Erabiltzaileak Defendatzeko uztailaren 19ko 26/1984 Lege Orokorraren hogeita bigarren 2.d) artikuluan agindu bezala.

Ikusirik Merkataritza Zerbitzuak eman duen txostena, Mairagako Mankomunitateak ur horniduraren zerbitzuko tarifak aldatzeko egin eskaerari buruzkoa.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz.

EBATZI DUT:

1._Mairagako Mankomunitateari onestea, bertako ur horniduraren zerbitzurako, 2006. urterako tarifa hauek:

A) Kuota finkoa: ezarritako kontagailuaren diametroaren arabera:

KONTAGAILUAREN DIAMETROA HIRUHILEKO KUOTA

7 eta 10 mm-tik 3,98

13 mm-ra 5,78

15 mm 12,58

20 mm 19,79

25 mm 27,85

30 mm 44,88

40 mm 80,93

50 mm 116,96

65 mm 125,37

80 mm 150,43

100 mm 250,55

150 mm 1.158,73

B) Kuota aldakorra: prezioa, kontsumituriko m³ bakoitzeko:

1. tarifa._Etxeetarako. Hor sartzen dira ofizialki onartutako ikastetxeak, haur hezkuntzakoak, lehen eta bigarren hezkuntzakoak eta batxilergokoak: 0,365154.

2. tarifa._Industria eta saltokietarako. Tarifa honetan sartzen dira industriak, saltokiak, bulegoak eta langelak. Hor sartzen dira, baita ere, obrak egiteko, etxabeak hornitzeko eta erabilera kolektiboko kirol instalazioetarako erabilerak, ureztaketakoa izan ezik: 0,565523.

3. tarifa._Baratzeetako, aisia finketako eta kirol instalazio partikularretako erabilera, eta ureztaketakoa:

_Lehenbiziko 25 metro kuboak, hiru hilabetean: 0,365154.

_Neurriz gorako kontsumoa hiru hilabetean: 2,004768.

4. tarifa._Erabilera konbinatuak:

4.1. Etxeko erabilera eta industria eta merkataritzakoa:

_Lehenbiziko 65 metro kuboak, hiru hilabetean: 0,365154.

_Neurriz gorako kontsumoa hiru hilabetean: 0,565523.

4.2. Etxeko erabilera eta ureztaketakoa edo kirol instalazio partikularrekoa:

_Lehenbiziko 65 metro kuboak, hiru hilabetean: 0,365154.

_Neurriz gorako kontsumoa hiru hilabetean: 1,825770.

5. tarifa._Erabilera soziala, ongintzako zentroak hartzen dituena: 0,365154.

6. tarifa._Mankomunitatean sartutako entitate ofizialen zerbitzuetako eta udal ureztaketako erabilera eta erabilera publikoko jabetza pribatua ureztatzeko erabilera: 0,365154.

7. tarifa._Mankomunitatean sarturik ez dauden entitate ofizialei emandako udal zerbitzuetako erabilera, barne izanik zisternen bidez egindako ur hornidura: 0,572790.

8. tarifa._Zisterna-kamioien bidezko hornidura: 1,832932.

C) Suteetarako aho zigilatuei dagozkien kuotak: suteetarako aho bakoitzaren mantentzeagatik 6,41 euro kobratuko dira hiru hilabetean.

2._Ateratzen den kuotari legeetan finkaturiko zeharkako zergak ezarriko zaizkio, haietan agindutako modu eta baldintzetan.

3._Tarifa horiek 2006ko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatuko dira.

4._Ebazpen hau Merkataritza Zerbitzura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

5._Ebazpen hau Nafarroan dauden Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen elkarteei jakinaraztea eta ohartaraztea ebazpenak ez duela bide administratiboa agortzen eta haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera.

6._Ebazpen hau Mairagako Mankomunitateari jakinaraztea eta adieraztea honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahal duela eskumena duen organo jurisdikzionalari zuzendua, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

7._Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2006ko urtarrilaren 10ean._Industria eta Merkataritza zuzendari nagusia, Enrique Díaz Moreno.

Iragarkiaren kodea: F0600600