12. ALDIZKARIA - 2006ko urtarrilaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

LESAKA

Behin betiko onespena ordenantza fiskaletako aldaketei. 2006ko tarifak

Udalak, 2005eko irailaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen ordenantza fiskaletako aldaketa, 2006. urteko tarifak paratzeko.

Erabaki hori jendaurrean egon da hogeita hamar egunez, aldez aurretik ediktuak ezarrita bai Udalaren iragarki oholean bai 2005eko 138. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, azaroaren 18an.

Aipatutako epe horretan inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu ez duenez gero, hasierako onespena behin betiko bihurtu da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legeko 325.1.c) artikuluan ezarritakoarekin bat.

Horrenbestez, ebatzi dut:

1. Tarifa berrien behin betiko testua Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

2. Tarifa horiek jakinaraztea Nafarroako Toki Administrazioko Departamentuko Ordenantza Fiskalen Erregistroari.

BEHIN BETIKO ONESPENA ORDENANTZA FISKALETAKO ALDAKETEI. 2006KO TARIFAK

1. Agiriak luzatu eta tramitatzea.

1._Fotokopiak:

a) DIN-A 4 neurrikoak: 0,10 euro/unitatea.

b) DIN-A 3 neurrikoak: 0,15 euro/unitatea.

2._Ziurtagiriak:

a) Arruntak: 0,80 euro/unitatea.

b) Udal Agiritegian kontsulta egin behar bada: 4 euro/unitatea.

c) Konpultsak: 0,70 euro/unitatea.

Lesakako Udalak berak eskatu badu konpultsa egitea, ez da konpultsa horregatik deus ordainduko.

3._Faxa erabiltzea.

a) Probintzia barrenean bidaltzeko: 0,70 euro.

b) Probintziatik kanpora bidaltzeko: 1 euro.

4._Arma txartelak tramitatzea:

Txartel bakoitza: 18,95 euro.

5._Jarduera ekonomikoen gaineko zergan alta edo baja tramitatzea: 3,77 euro.

6._Lurzatien gaineko zedulak:

Unitate bakoitza: 2,00 euro.

2. Jarduera sailkatu eta kaltegabeetan aritzeko eta jarduerak eskualdatzeko lizentziak.

1._700 metro karratura bitarteko lokalak.

Lokalaren azalera: 50 metro koadro bitarte. Jarduera lizentzia: 228,14 euro. Irekitzeko lizentzia: 152,39 euro.

_Lokalaren azalera: 51tik 100 metro koadro bitarte. Jarduera lizentzia: 304,86 euro. Irekitzeko lizentzia: 190,43 euro.

_Lokalaren azalera: 101etik 200 metro koadro bitarte. Jarduera lizentzia: 457,14 euro. Irekitzeko lizentzia: 304,87 euro.

_Lokalaren azalera: 201etik 400 metro koadro bitarte. Jarduera lizentzia: 685,75 euro. Irekitzeko lizentzia: 457,14 euro.

_Lokalaren azalera: 401etik 700 metro koadro bitarte. Jarduera lizentzia: 914,30 euro. Irekitzeko lizentzia: 609,53 euro.

2._700 metro koadrotik goitiko lokalak:

a) Jarduera lizentzia. 1,36 euro/metro koadroa.

b) Irekitzeko lizentzia. 0,90 euro/metro koadroa.

III. epigrafea. Irekitzeko lizentzia aldatzeko espediente bakoitzeko 76,19 euro ordaindu beharko dira.

3. Mendiko pistak eta herribideak erabiltzeko eskubideak eta tasak.

_1,02 euro metro kubikoa, zura pasatzeko bada.

_1,02 euro tona bakoitza, eraikuntzako materialak eta makineria astuna pasatzeko bada.

4. Ur hornidura.

_Hornidurako kuota finkoa:

Etxeko nahiz industriako erabilera (lau hilabetekoa):

_13 milimetro bitarteko kontagailua: 6,33 euro.

_15 milimetro bitarteko kontagailua: 6,33 euro.

_20 milimetro bitarteko kontagailua: 7,55 euro.

_25 milimetro bitarteko kontagailua: 13,54 euro.

_30 milimetro bitarteko kontagailua: 14,15 euro.

_40 milimetro bitarteko kontagailua: 20,02 euro.

_50 milimetro bitarteko kontagailua: 68,27 euro.

_65 milimetro bitarteko kontagailua: 79,22 euro.

_80 milimetro bitarteko kontagailua: 86,77 euro.

_Etxeko erabileretarako, metro kubiko bakoitzeko, 51 metro kubiko bitarte: 0,27 euro.

_Etxeko erabileretarako, metro kubiko bakoitzeko, 52 metro kubikotik goiti: 0,33 euro.

_Insdustriaren erabileretarako, metro kubiko bakoitzeko: 0,33 euro.

_Behin-behinekotasun kuota finkoa (lau hilabetekoa), kontagailu guztientzat: 28,81 euro.

_Alta emate puntuala, etxean nahiz industrian erabiltzeko (15 egun gehienez): 23,52 euro.

Kopuru hori handituko da, etxean erabiltzeko eskatzen den denboraren arabera, aste bat: 6,20 euro.

Kopuru hori handituko da, industrian erabiltzeko eskatzen den denboraren arabera, aste bat: 31,04 euro.

Hartune bakarra onuradun bat baino gehiagorentzat: 23,52 euro.

Kontsumoa bakoitzari aplikatuko zaio.

5. Udalaren kirol instalazioen erabilera.

1._Igerilekuak:

Denboraldi osorako abonua: 30,50 euro, 18 urtetik gorakoentzat; 16,80 euro 11-18 urtekoentzat, 11,41 euro 4-10 urtekoentzat.

Denbora puska baterako abonuak:

_18 urtetik goiti: 20,10 euro, uztailaren 15etik irailaren 15era eta 10,20 euro, abuztuaren 15etik irailaren 15era.

_11-18 urte: 11,00 euro, uztailaren 15etik irailaren 15era eta 5,85 euro, abuztuaren 15etik irailaren 15era.

_4-10 urte: 7,60 euro, uztailaren 15etik irailaren 15era eta 3,85 euro, abuztuaren 15etik irailaren 15era.

_Eguneko abonua: 3,00 euro, 18 urtetik gorakoentzat; 1,70 euro 11-18 urtekoentzat, eta 1,30 euro 4-10 urtekoentzat.

2._Pilotalekua:

_Erabilera-ordu bakoitzeko: 3,90 euro.

_Argi guztiak piztuta: 3,90 euro.

_Argien erdiak piztuta: 2,70 euro.

_Argien herenak piztuta: 1,65 euro.

3._Futbol zelaia:

_Erabilera-ordu bakoitzeko: 22,70 euro.

_Argiak, ordu bakoitzeko (erabiltzen diren fokuen arabera): 28: 22,70 euro, 16: 13,00 euro, 12: 10,50 euro.

_Zazpiko futbola: 14: 11,50 euro, 8: 6,50 euro, 6: 5,00 euro.

_Iragarkietarako hesiak erabiltzea: 38,10 euro, metro lineal eta urte bakoitzeko.

6. Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu bereziak.

_Ostatuetako terrazak eta bertze tokietakoak: 9,10 euro metro koadro bakoitzeko.

_Merkataritza ez-egonkorra: 4,20 euro, saltoki eta egun bakoitzeko, gehi 0,90 euro saltokiaren luzera-metro bakoitzeko.

_Sanferminetan, ferietan eta inauterietan: 11,50 euro, saltokiaren metro lineal bakoitzeko. Karabana, atoi edo zabalera antzekoa duten saltokiak: 26,75 euro metro koadro bakoitzeko. Bi kasuetan ordainketa horrek balioko du bestak irauten duen denbora guztirako.

_Besta eta ferietako barrakak: 26,75 euro okupatzen den metro koadro bakoitzeko. Ordainketa horrek balioko du bestak irauten duen denbora guztirako.

_Erregai deposituak: 4,30 euro urtean, okupatzen den metro koadro bakoitzeko. Haiek hornitzeko hodien kasuan, 0,88 euro ordaindu beharko dira urtean okupatzen duten metro lineal bakoitzeko.

Gainera, San Ferminetan, ferietan, inauterietan eta bertzelako ospakizunetan espazio publikoak jardueretarako adjudikatzeko ahalmena berekin du Udalak; enkante bidezkoa izanen da adjudikazioa.

7. Udal hilerriko kontzesioak.

_Hiru tokiko panteoia: 3.237,50 euro.

_Hobia: 760,00 euro.

8. Musika eskola.

Matrikula:

_Inskripzioa eskolan: 35,65 euro.

_Ikasgai bakoitzeko: 9,50 euro.

Oinarrizko gradua (ikasgaien hileko kuotak, urritik ekainera):

_Musika eta mugimendua (1 eta 2. mailak): 15,30 euro.

_Musika hizkuntza (1.tik 6.era) biak barne: 15,30 euro.

_Musika tresna (1.tik 6.era): 22,70 euro.

_Abesbatza + musika tresna taldea: 12,50 euro.

_Abesbatza edo musika tresna taldea: 6,35 euro.

_Helduentzako tailerra + tresna: 34,10 euro.

_Ganberako musika: 11,30 euro.

Gradu ertaina (hileko kuotak, urritik ekainera):

_Musika tresna: 34,00 euro.

_Harmonia: 34,00 euro.

_Ganberako musika: 34,00 euro.

_Kultura Musikala: 34,00 euro.

Bi musika tresna ikasteko matrikula egiten duten ikasleek, 33,10 euro ordainduko dituzte lehen tresnagatik eta 22,70 euro, bigarrenagatik.

Musika Eskolan matrikulatzearekin batera sortzen da ordaindu beharra eta hilabeteka emanen da dirua.

Familia ugariek ehuneko 20ko beherapena izanen dute, bai matrikulan bai gainerako kontzeptuetan.

9. Larreak eta herrilurrak aprobetxatzeko saria.

_Hektarea eta urte bakoitzeko: 50,50 euro.

_Ardi aziendako buru bakoitzeko: 0,19 euro.

_Behi edo zaldi aziendako buru bakoitzeko: 1,27 euro.

10. Ehiza barrutiko luxuzko gastuen gaineko zerga.

Zerga-tasa ehuneko 18 izanen da.

11. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga.

Gutxienez ere ordaindu beharreko tarifa, obra lizentzia eskatzen den aldiro, 20 euro izanen da.

Lesakan, 2005eko abenduaren 29an._Alkate udalburua, Juan Fermín Mitxelena Larralde.

Iragarkiaren kodea: L0600645