12. ALDIZKARIA - 2006ko urtarrilaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

FUSTIÑANA

Behin betikoz onetsirik 2006ko ekitaldirako tarifa, tasa eta prezio publikoetako aldaketa

2006ko ekitaldiko tarifen aldaketa 2005eko urriaren 24an onetsi zen hasiera batez eta 2005eko 143. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu, azaroaren 30ean. Jendaurreko epea alegazio, kexa edo oharrik gabe iragan denez, behin betikoz onetsi da haren testu osoa, 6/2006 Foru Legearen 325 eta 326. artikuluetan ezarritakoari jarraituz.

Zergak

Karga-tasa hauek ezartzea 2006rako:

Hirilurreko ondasun higiezinen (O.H.) gaineko kontribuzioa: 0,27.

Landalurreko O.H.en gaineko kontribuzioa: 0,71.

JEZ, TMIZ (trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga): Nafarroako Gobernuaren tarifak.

EIOZ: obra gauzatzeko aurrekontuaren (OGA) 100eko 2.

Lurren balio igoeraren gaineko zerga (LBIZ). Indizeak:

_2,2 batetik bost urtera bitarte. Tasa, ehuneko 15.

_2,1 seitik hamar urtera bitarte. Tasa, ehuneko 12.

_2,0 hamaikatik hogei urtera bitarte. Tasa, ehuneko 8.

Tasak

Hornidura:

_Kuota finkoa: 18,03 euro/seihileko.

_Kuota aldakorra:

-Etxebizitzak: 0,50 euro/m³/seihileko.

-Industria: 0,57 euro/m³/seihileko.

-Abeltzaintza: 0,30 euro/m³/seihileko.

_Horniduran alta ematea: 80 euro.

Sareak:

_Kuota finkoa: 9,02 euro/ seihileko.

_Sareen alta: 80 euro.

Agiriak egin eta izapidatzea:

_Hirigintzako lizentziak:

-Obra handiak: 40,00 euro.

-Txikiak: 25,00 euro.

_Lurzatiketa lizentziak: 40,00 euro.

_Jarduera sailkatuen lizentziak: 60 euro.

_Irekitzeko lizentziak: 60 euro.

_Ziurtagiriak:

-Azken hiru urteak: 1,50 euro.

-Lau-sei urte bitartekoak: 2,40 euro.

-Sei-hamar urte bitartekoak: 3,60 euro.

-Hamar urtetik goitikoak: 4,80 euro.

_Konpultsak: 0,60 euro.

_Fotokopiak: 0,06 euro, eta elkarte sozio-kulturalentzat 0,01 euro.

_Herrilurrak eskualdatzea: 3,00 euro/erregua.

_Elkartze zibilen erregistroa:

-Hasierako izen ematea: 30 euro.

-Aldaketa: 15 euro.

-Erregistrotik kentzea: 15 euro.

Zerbitzu eta aprobetxamendu publikoak:

.Kiroldegia:

1._Herritarren abonuak:

_Urteko abonua: 45 euro.

_Familiako abonua, urteko:

-famili unitateak erroldan 4 kide, 100eko 10eko beherapena.

-famili unitateak erroldan 5 kide, 100eko 12ko beherapena.

-famili unitateak erroldan 6 kide, 100eko 13ko beherapena.

-famili unitateak erroldan 7 kide, 100eko 14ko beherapena.

-Erroldan kide gehiagoko unitateak: 100eko 15eko beherapena.

2._Kanpotarren abonuak:

_Urteko abonua: 70 euro.

_Familiako abonua, urteko:

-2 kide, 100eko 15eko beherapena.

-3 kide, 100eko 20ko beherapena.

-4 kide, 100eko 25eko beherapena.

-Bost kidetik goiti: ehuneko 30.

_Denboraldiko abonuak: 70 euro.

_Hilabeteko abonua: 41 euro.

_15 aldiz sartzeko abonua: 23 euro.

_Sarrerak: lanegunetan: 2,50 euro; jaiegunetan: 3,00 euro.

_Pasabideko lizentzia: urtean: 6 euro, plaka: kostuaren prezioa.

Eremu publikoa okupatzea:

A) Materialak eta obrak:

Garabia: 30 euro/hilabetea; 0,50 euro/metroa/astea.

B) Ostatuetako terrazak:

_Mayor, Portal eta Plaza: 25,00 euro/mahaia.

_Ramírez Burgaleta kalea: 23,00 euro/mahaia.

_Gainerakoak: 20,00 euro/mahaia.

C) Merkatu ttikiak:

_6,00 euro/saltokia.

_70,50 euro/hiruhilekoa, saltoki finkoetan.

Herritarrendako aprobetxamenduak

Lurzatiak:

_Ureztalurra: 52,00 euro/erregua.

_Lehorreko lurra: 1,40 euro/erregua.

Larreak:

_Lehorreko lurra: 1,30 euro/erregua.

_Ureztalurra: 4,16 euro/erregua.

Herrilurretako aprobetxamenduak eta ehiza barrutia: Nekazaritza Ministerioko prezioen indizea eta, txikiagoa baldin bada, orain artekoa bera.

Fustiñanan, 2006ko urtarrilaren 9an._Alkatea, Juan Antonio Sola Pradilla.

Iragarkiaren kodea: L0600633