12. ALDIZKARIA - 2006ko urtarrilaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

M E N D A B I A

Landalurretan biltegien eta txabolen eraikuntza arautzen duen ordenantza. Behin betiko onespena

Mendabiako Udalak, 2005eko urriaren 6an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Landalurretan biltegien eta txabolen eraikuntza arautzen duen ordenantzako aldaketa.

Onesteko erabakia 2005eko 139. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, azaroaren 21ean, eta jendaurreko epean ez da alegaziorik aurkeztu; hortaz, ordenantza hori behin betikoz onetsi da eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Mendabian, 2006ko urtarrilaren 9an._Alkatea, Samuel Caro Sádaba.

Iragarkiaren kodea: L0600507