12. ALDIZKARIA - 2006ko urtarrilaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

MURIETA

Murietako eraikinak lehen aldiz erabili edo okupatzeko lizentziak ematea arautzen duen ordenantzako aldaketa

Murietako Udalak, 2005eko urriaren 21ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Murietako eraikinak lehen aldiz erabili edo okupatzeko lizentziak ematea arautzen duen ordenantzako aldaketa.

Jendaurrean paratu zen hogeita hamar egun baliodunez, 2005eko azaroaren 28ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udaleko iragarki oholean argitaratuta, eta inork ez du alegaziorik aurkeztu. Beraz, behin betiko onetsirik gelditu da.

Onetsitako aldaketa:

I. ERANSKINA

Lehen aldiz erabiltzeko lizentziak emateko tarifak: 150,25 euro etxebizitza bakoitzeko.

Murietan, 2006ko urtarrilaren 9an._Alkatea, Jesús M.ª Martínez de Morentin Berruete.

Iragarkiaren kodea: L0600486