12. ALDIZKARIA - 2006ko urtarrilaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

E G U E S I B A R

Akats zuzenketa "Eguesibarko Udal Planeko aldaketa puntualaren eraikuntzari buruzko ordenantza, Gorraizko Jaurerriko Plan Partzial zaharraren esparruan" iragarkian

2005eko 114. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, irailaren 23an, argitara eman zen "Eguesko Udal Planeko aldaketa puntualaren behin betiko onespena.Determinazio xehekatuak Gorraizko Jaurerriko Plan Partzial zaharraren esparruan".

Akatsak atzeman dira, hain zuzen ere Eraikuntzaren ordenantzako Hirugarren Kapituluko (Bizigarritasun baldintzak) 12.6.a) artikuluaren (Baldintza orokorrak) 2. atalean (Merkataritzako lokalak) eta 20.1.c) artikuluaren (Bestelako baldintzak) 3. atalean (Bulegoak).

Ondotik heldu dira testu zaharra eta testu berria, zuzenketak barne, hura ordezkatzen duena.

ERAIKUNTZAREN GAINEKO ORDENANTZA

HIRUGARREN KAPITULUA

Bizigarritasun baldintzak

2. SAILA

Merkataritzako lokalak

12. artikulua. Baldintza orokorrak.

6._Aireberritzeko baldintzak.

Honela dio:

a) Aireberritze naturala duten lokaletan aireberritzeko zuloak beharko dituzte izan, eta lokalaren plantako leku guztien azalera erabilgarriaren 1/15eko azaleraren adinakoak, gehienez; honetatik salbu daude bakar-bakarrik biltegi, trasteleku eta pasabiderako direnak. Etxebizitzetarako aipatzen diren aireberritzeko sistemak zerbitzu higienikoetarako ere izanen dira zilegi.

Honela behar du:

a) Aireberritze naturala duten lokaletan aireberritzeko zuloak beharko dituzte izan, eta lokalaren plantako leku guztien azalera erabilgarriaren 1/15eko azaleraren adinakoak, gutxienez; honetatik salbu daude bakar-bakarrik biltegi, trasteleku eta pasabiderako direnak. Etxebizitzetarako aipatzen diren aireberritzeko sistemak zerbitzu higienikoetarako ere izanen dira zilegi.

3. SAILA

Bulegoak

20. artikulua. Bestelako baldintzak.

1._Orobat, honako baldintza hauek bete beharko dira:

Honela dio:

c) Aireberritzeko baldintzak.

Aireberritze naturala duten lokaletan aireberritzeko zuloak beharko dituzte izan, eta lokalaren plantako leku guztien azalera erabilgarriaren 1/15eko azaleraren adinakoak, gehienez; honetatik salbu daude bakar-bakarrik biltegi, trasteleku eta pasabiderako direnak. Etxebizitzetarako aipatzen diren aireberritzeko sistemak zerbitzu higienikoetarako ere izanen dira zilegi.

Honela behar du:

c) Aireberritzeko baldintzak.

Aireberritze naturala duten lokaletan aireberritzeko zuloak beharko dituzte izan, eta lokalaren plantako leku guztien azalera erabilgarriaren 1/15eko azaleraren adinakoak, gutxienez; honetatik salbu daude bakar-bakarrik biltegi, trasteleku eta pasabiderako direnak. Etxebizitzetarako aipatzen diren aireberritzeko sistemak zerbitzu higienikoetarako ere izanen dira zilegi.

Eguesen, 2006eko urtarrilaren 13an._Alkate udalburua, José A. Andía García de Olalla.

Iragarkiaren kodea: L0600476