12. ALDIZKARIA - 2006ko urtarrilaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

L U K I N

2006ko zerga-tasak

Lukingo Udalak, 2005eko azaroaren 16an egin bilkuran, honako karga-tasa, indize eta portzentajeak onetsi zituen 2006. urterako:

_Hirilurraren gaineko kontribuzioa: ehuneko 0,31.

_Landalurraren gaineko kontribuzioa: ehuneko 0,67.

_Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: 1 indizea.

_Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: obra gauzatzeko aurrekontuaren ehuneko 4, eta gutxienez ere, 12 euro.

_Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: gutxieneko portzentajeak aplikatuko dira, hain zuzen ere Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 175 eta 176. artikuluetan ezartzen direnak.

Lukinen, 2005eko azaroaren 30ean._Alkatea, Raúl Bacaicoa Fernández.

Iragarkiaren kodea: L0600460