12. ALDIZKARIA - 2006ko urtarrilaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.4. Ebazpenak

72/2006 EBAZPENA, urtarrilaren 11koa, Industria eta Merkataritza zuzendari nagusiak emana, Tuterako Udalaren Ur Batzordearen 2006ko ur hornidurarako tarifak onesten dituena.

Tuterako Udalaren Ur Batzordeak ur horniduraren 2006ko tarifak onartzeko eskaria aurkeztu du, zerbitzu hori jarduera ekonomikoa sustatu eta liberalizatzeko presako neurri fiskalei buruzko ekainaren 7ko 7/1996 Errege Lege Dekretuaren 2. eranskinean (autonomien esparruko prezio baimenduak) sailkatuta baitago (139. "E.A.O.").

Ikusirik Merkataritza Zerbitzuak eman duen txostena, Tuterako Udalaren Ur Batzordeak ur horniduraren zerbitzuko tarifak onartzeko egin eskaerari buruzkoa.

2005eko abenduaren 9an egindako bilkuran Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Elkarteen iritziak entzun ondoren, eta Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Defentsari buruzko uztailaren 19ko 26/1984 Lege Orokorraren 22. artikuluko 2.d) idatz-zatian xedaturikoari jarraikiz.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz.

EBATZI DUT:

1._Tuterako Udaleko Ur Batzordeari onestea, bertako ur horniduraren zerbitzurako, 2006rako tarifa hauek:

A) Kuota finkoa: kontagailuaren diametroaren arabera.

KONTAGAILUAREN DIAMETROA HIRUHILEKO KUOTA

(m/m) (eurotan)

13 9,46

15 12,58

20 20,15

25 30,27

30 42,38

40 72,75

50 189,20

65 473,00

80 567,60

100 788,30

125 1.261,30

150 1.576,70

200 3.027,20

250 3.153,30

300 4.887,70

B) Kuota aldakorra: kontsumitutako metro kuboaren prezioa.

A-1 tarifa: Etxebizitzetako erabilera: 0,3589.

A-2 tarifa: Industria, merkataritza eta zerbitzuetako erabilera. Tarifa honen barrenean industria, merkataritza, bulegoak, langelak, kirol instalazioak, obrak eta abar sartzen dira: 0,5840.

A-3 tarifa: hornidurak oro harreko prezioan, hidranteen eta ur eta sute ahoen bidez, kontagailurik gabe: 0,5840.

A-4 tarifa: finka partikularretan ureztatzeko eta aisiarako izaten den erabilera. 0,5840.

A-6 tarifa: ongintzako zentroak, ikastetxeak eta administrazio publikoak: ongintzako zentroak, ofizialki onarturiko Haur Eskola, DBHko ikastetxe eta unibertsitateak eta administrazio publikoak: 0,3589.

A-9 tarifa: ezkutuko ur jarioen ondoriozko kontsumoa: 0,3589.

B tarifa: goiko ur hornidura beste udalerri batzuei: 0,2494.

C) Suteetarako aho zigilatuei dagozkien kuotak: dagokion hartune edo kontagailuaren kalibrearen arabera.

KONTAGAILUAREN DIAMETROA HIRUHILEKO KUOTA

(m/m) (eurotan)

25 6,05

30 8,48

40 14,55

50 37,84

65 94,60

80 113,52

100 157,66

125 252,26

150 315,34

200 605,44

250 630,66

300 977,54

2._Ateratzen den kuotari legeetan finkaturiko zeharkako zergak ezarriko zaizkio, haietan agindutako modu eta baldintzetan.

3._Tarifa horiek 2006ko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatuko dira.

4._Ebazpen hau Merkataritza Zerbitzura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

5._Ebazpen hau Nafarroan dauden Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen elkarteei jakinaraztea eta ohartaraztea ebazpenak ez duela bide administratiboa agortzen eta haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera.

6._Ebazpen hau Tuterako Udalaren Ur Batzordeari jakinaraztea eta adieraztea administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahal duela eskumena duen organo jurisdikzionalari zuzendua, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

7._Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2006ko urtarrilaren 11n._Industria eta Merkataritza zuzendari nagusia, Enrique Díaz Moreno.

Iragarkiaren kodea: F0600601