12. ALDIZKARIA - 2006ko urtarrilaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

IMOTZ

2006ko karga-tasak

Imozko Udalak, 2005eko abenduaren 13an egin osoko bilkuran, erregelamenduko quoruma bildurik, 2006ko ekitaldiko karga-tasa, indize eta ehuneko hauek onetsi zituen:

1. Hirilurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko, ehuneko 0,206 izanen da karga-tasa.

2. Landalurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko, ehuneko 0,743 izanen da karga-tasa.

3. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga (EIOZ) ordainarazteko, ehuneko 5 izanen da karga-tasa.

4. Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren (JEZ) indizea 1 izanen da.

5. 1._Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga zehazteko, lurren katastroko balioei ondoko ehuneneko hauek aplikatuko zaizkie, urtean:

A) Balio igoerak, 1 - 5 urteko tartean: ehuneko 3,3.

B) Balio igoerak, 10 urte bitarteko tartean: ehuneko 2,8.

C) Balio igoerak, 15 urte bitarteko tartean: ehuneko 2,4.

D) Balio igoerak, 20 urte bitarteko tartean: ehuneko 2.

2._Hirilurren balio igoeraren gaineko zergaren kuotak zehazteko, zerga-oinarriari karga-tasa bakarra aplikatuko zaio: ehuneko 12.

Imotzen, 2005eko abenduaren 16an._Alkatea, Begoña Oquiñena Etxeberria.

Iragarkiaren kodea: L0600443