12. ALDIZKARIA - 2006ko urtarrilaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

IMOTZ

Udal Planeko aldaketa hasiera batean onetsirik

Imozko Udalak, 2005eko abenduaren 13an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udal Planeko aldaketa, Jesusa Azpíroz Lizaso andreak sustatua, 84 a lurzatia eta 84 b, 85 b, 85 c-ko zati bat, 41.eko zati bat, 43.eko zati bat eta bide publikoa birsailkatzeko lurzoru urbanizagarri izateko, hori guztia 16 etxebizitza egin ahal izateko.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesatuek bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Imotzen, 2005eko abenduaren 16an._Alkatea, Begoña Oquiñena Echeverria.

Iragarkiaren kodea: L0600442