12. ALDIZKARIA - 2006ko urtarrilaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BASABURUA

Udal Planeko aldaketa hasiera batean onetsirik

Basaburuko Udalak, 2005eko abenduaren 21ean egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

1._Hasiera batean onestea katastroko 8. poligonoko 319. lurzatia handitu ahal izateko hirilurzoruaren muga aldatu nahirik Iñaki Balda Alsúa jaunak Udal Planean sustatu duen aldaketa.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legean xedatutakoari jarraituz, jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesa dutenek espedientea azter dezaten eta egoki juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Basaburuan, 2005eko abenduaren 30ean._Alkatea, Ignacio Soraluce Arregui.

Iragarkiaren kodea: L0600436