12. ALDIZKARIA - 2006ko urtarrilaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BASABURUA

2006ko karga-tasak

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoa betetzeko, Basaburuko Udalak, 2005eko abenduaren 21ean egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

1. Hirilurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko, ehuneko 0,180 izanen da karga-tasa.

2. Landalurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko, ehuneko 0,650 izanen da karga-tasa.

3. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga (EIOZ) ordainarazteko, ehuneko 5 izanen da karga-tasa.

4. Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren (JEZ) indizea 1,10 izanen da.

5. 1._Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga zehazteko, lurren katastroko balioei ondoko ehuneneko hauek aplikatuko zaizkie, urtean:

A) Balio igoerak, 1 - 5 urteko tartean: ehuneko 3,3.

B) Balio igoerak, 10 urte bitarteko tartean: ehuneko 2,8.

C) Balio igoerak, 15 urte bitarteko tartean: ehuneko 2,4.

D) Balio igoerak, 20 urte bitarteko tartean: ehuneko 2.

2._Hirilurren balio igoeraren gaineko zergaren kuotak zehazteko, zerga-oinarriari karga-tasa bakarra aplikatuko zaio: ehuneko 20.

Erabaki honek 2006ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra, eta bere aurka honako errekurtso hauetakoren bat aurkezten ahal da, aukeran:

_Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, aldez aurretik hura jarri duen organoari errekurtsoa paratzeko asmoa jakinarazita, edo, bertzenaz,

_Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina.

Basaburuan, 2005eko abenduaren 29an._Alkatea, Ignacio Soraluce Arregui.

Iragarkiaren kodea: L0600434