12. ALDIZKARIA - 2006ko urtarrilaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BASABURUA

Eraikuntzarako laguntzen ordenantza indargabeturik

Basaburuko Udalak ondotik ematen den erabakia hartu zuen, bertzeak bertze, 2005eko abenduaren 21ean egin osoko bilkuran:

1. Indarrik gabe uztea Eraikuntzarako laguntzen ordenantza, Udalak 2000ko abenduaren 29an onetsi eta 2004ko urtarrilaren 30ean aldatu zuena.

2. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, erabaki da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udal Aldizkarian argitaratzea eta jendaurrean ikusgai uztea 30 egun baliodunean, nahi dutenek bidezko alegazioak egin ditzaten.

Basaburuan, 2006ko urtarrilaren 13an._Alkatea, Ignacio Soraluce Arregui.

Iragarkiaren kodea: L0600433