12. ALDIZKARIA - 2006ko urtarrilaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.4. Ebazpenak

5/2006 EBAZPENA, urtarrilaren 9koa, Lan zuzendari nagusiak emana, azaroaren 30eko 1088/2005 Ebazpenean izandako akatsak zuzentzen dituena. Ebazpen horren bidez Nafarroako Foru Komunitateko herrietako 2006ko jaiegun ordainduak, errekuperatu behar ez direnak, ezarri ziren.

Azaroaren 30eko 1088/2005 Ebazpenaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko herrietako 2006ko jaiegunak ezarri ziren.

Ebazpenaren eranskinean Nafarroako udal eta kontzeju bakoitzaren jaiegunak zehaztu ziren.

Horren ondotik, ikusi da herri batzuetako jaiegunak gaizki eman zirela.

Uztailaren 28ko 2001/1983 Errege Dekretuaren 46. artikuluarekin bat, indarrean baita irailaren 21eko 1561/1995 Errege Dekretuko xedapen indargabetzaile bakarrean ezarritakoaren arabera, herrietako jaiegunak aldatzeko legezko oztoporik ez dagoenez, aldaketak ez baitie hirugarrenei kalterik egiten.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz.

EBATZI DUT:

1. Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuak azaroaren 30ean emandako 1088/2005 Ebazpenaren eranskina (2005eko 149. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, abenduaren 14koa) aldatzea, eranskinean ondoko herrientzat ezarritako jaiegunen ordez honako hauek jartzeko:

Valtierrako Udala: abenduaren 18a.

Cintruenigoko Udala: urtarrilaren 24a.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2006ko urtarrilaren 9an._Lan zuzendari nagusia, José María Roig Aldasoro.

Iragarkiaren kodea: F0600462