12. ALDIZKARIA - 2006ko urtarrilaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

TOKI ADMINISTRAZIOKO DEPARTAMENTUA. Ediktua.

Yolanda Alvarez López, Javier López Monreal eta Mercedes Arnedo Lana jaun-andreek gora jotzeko errekurtsoa jarri dute ondoko foru aginduen kontra: Toki Administrazioko kontseilariak abenduaren 27an emandako 509/2005 Foru Agindua, Nafarroako toki entitateetako idazkari izateko lanpostu hutsak funtzionarioen artean betetzeko lehiaketa ebazten duena, Nafarroako Toki Araubidea Eguneratzeko urriaren 29ko 11/2004 Foru Legean aurreikusitakoari jarraikiz, Toki Administrazioko kontseilariak abenduaren 27an emandako 510/2005 Foru Agindua, Nafarroako toki entitateetan idazkari gisa aritzeko gaikuntza lortu duten izangaien zerrenda ordenatua onetsi eta argitaratzen duena eta izangai horiek Nafarroako Toki Administrazioan idazkaritzaren eta kontu-hartzailetzaren eginkizun publikoetan aritzeko gaituen Erregistroan inskribatzeko agindua ematen duena, Toki Administrazioko kontseilariak abenduaren 27an emandako 511/2005 Foru Agindua, Nafarroako toki entitateetan A mailako kontu-hartzaile gisa aritzeko gaikuntza lortu duten izangaien zerrenda ordenatua onetsi eta argitaratzen duena eta izangai horiek Nafarroako Toki Administrazioan idazkaritzaren eta kontu-hartzailetzaren eginkizun publikoetan aritzeko gaituen Erregistroan inskribatzeko agindua ematen duena, eta Toki Administrazioko kontseilariak abenduaren 27an emandako 512/2005 Foru Agindua, B mailako kontu-hartzaile izateko gaikuntza lortu duten izangaien zerrenda ordenatua onetsi eta argitaratzen duena eta izangai horiek Nafarroako Toki Administrazioan idazkaritzaren eta kontu-hartzailetzaren eginkizun publikoetan aritzeko gaituen Erregistroan inskribatzeko agindua ematen duena. Horren berri ematen zaie interesatu guztiei, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112. eta 59. artikuluei jarraituz, iragarki hau argitaratzen denetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak aurkez ditzaten Toki Administrazioko Departamentuaren erregistroan (Iruñeko Arrieta kalea, 12).

Aurkeztutako errekurtsoaren kopia interesatuen eskura dago Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Arrieta kalea, 12, hirugarren oina, Iruña).

Iruñean, 2006ko urtarrilaren 19an._Toki Administrazioko zuzendari nagusia, Angel Serrano Azcona.

Iragarkiaren kodea: F0601036