12. ALDIZKARIA - 2006ko urtarrilaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA. Iragarkia.

Foruzaingoko foruzain izateko 50 lanpostu izendapen librearen edo lehiaketaren bidez betetzeko, Barne zuzendari nagusiak irailaren 2an emandako 1384/2005 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdia (2005eko azaroaren 7ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 133. zk.), gero 2005eko azaroaren 14ko 1831/2005 Ebazpenaren bidez aldatu zena (2005eko azaroaren 25eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 141. zk.).

Maika Méndez Villagrasa andreak gora jotzeko errekurtsoa jarri du deialdi horren kontra, Eusko Langileen Alkartasunaren izenean eta sindikatu hori ordezkatuz. Horren berri ematen zaie interesatu guztiei, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112. eta 59. artikuluei jarraituz, iragarki hau argitaratzen denetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean, alegazioak egin ditzaten Erregistro Orokorrean aurkeztuta (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2; Iruña).

Aurkeztutako errekurtsoaren kopia interesatuen eskura dago Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea, 2-2. oina, Iruña).

Iruñean, 2006ko urtarrilaren 18an._Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: F0601010