12. ALDIZKARIA - 2006ko urtarrilaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

6/2006 EBAZPENA, urtarrilaren 18koa, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak emana, Izarberibarko Mankomunitateak Nafarroako Gobernuaren 2005eko uztailaren 18ko Erabakiaren kontra jarritako 704/2005 admistrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio espedientea Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzea agintzen duena. Aipatu erabakiaren bidez, 2005-2008 aldirako Toki Azpieguren Plana onetsi zen.

Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak 704/2005 administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko espediente administratiboa igor diezaiotela eskatu du. Aipatu auzi-errekurtsoa Izarbeibarko Mankomunitateak jarri zuen, 2005-2008 urteetarako Toki Azpiegituren Plana onesteko, Nafarroako Gobernuak 2005eko uztailaren 18an hartutako Erabakia 2005eko 91. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, uztailaren 1ean.

Halaber, Sala horrek Administrazio honi eskatu dio agertzeko epeak ezar ditzala, uztailaren 13ko 29/1998 Legeko 49. artikuluko 1., 2. eta 4. idatz-zatietan xedatu bezala.

Horrenbestez, Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 41/2005 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. 704/2005 administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko espediente administratiboa Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzea. Aipatu auzi-errekurtsoa Jurramendiko Mankomunitateak jarri zuen, 2005eko uztailaren 18an Nafarroako Gobernuak hartutako Erabakiaren aurka; aipatu erabaki haren bitartez 2005-2008 urteetarako Toki Azpiegituren Plana onetsi zen.

2. Interesatuei dei egitea, autoetan agertu nahi izanez gero, halaxe egin dezaten ebazpen hau argitaratzen denetik bederatzi eguneko epean.

3. Ebazpen hau Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari, Izarbeibarko Mankomunitateari eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuari jakinaraztea.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, 2006ko urtarrilaren 18an._Toki Administrazioko zuzendari nagusia, Angel Serrano Azcona.

Iragarkiaren kodea: F0600998